XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Gora beherrak izan baziren ere 2014ean Mauleko Pilota Batarzünarentako, bilan baikorra egin da azken biltzar nausian. Kirol mailako emaitzak orohar aski honak izan ziren bena jokolarien nonbrea ttipitü zen, bereziki pala ancha ari ziren neskatila zonbait taldea ützi beizüen. Antolatürik izan ziren goi mailako partidek ere, ez züen antolatzeko egin zen lanaren heineko früitü ekarri. Hortaz damütü dira batarzünako ardüradünak. Dagün asteetan hitzordü ederrak lüzatürik direla jakinarazirik izan da, hala nola, Elite Pro eskü hüxkako biazkako txapelgoaren hiru egünaldi iraganen dira Xiberoan, martxoaren 15,21 eta 28an, Lohitzüne, Maule eta Garindainen. Lehenago aldiz, martxoaren 7an zesta puntako Pro-Am txapelgoako bi partida jokatüko dira Maulen arrestiriko 17etarik harat. Tambourindeguy-Errandonea, Abeberry-Mandagaran-en kontre eta Olharan-Itoiz, Ithurria-Eyherregaray-en eretzean. Sartzea dohainik dateke azken hitzordü hontan.
Cédric Samalbide :

Hiru ehün ta lau parte hartzaileekin marka güziak hautse dira Atarratze-Maule lasterketan. Hamabost kilometroko ebiltea, ebiltez edo lasterkatzez egiten ahal zen eta aurten, lehen aldikoz ahalmen ürrikoer zabaltürik zen. Xiberotarrak kirol taldekoen parte hartze azkarra izan zen, kasik berogei ta hamar lasterkariekin,  eta 2. heltü zen Nicolas Duplaa Atarraztarra, berogei ta zortzi minütaz, doidoietarik, minüta batez lehentü zaion Julien Duhamel. Emazte hanitxek parte hartü züen ere lasterketan eta emaitza aski honak izan dira, besteak beste Xiberotarrak taldeko Maylis Houret 4. Heltü zen. Dena giro honean iragan zen eta arrestitan joan ziren ere Atarratzeko ihautietarat bestaren egitera.

Colette eta Elixabet Etxart :


Maylis Hourret :

Nicolas Duplaa :

Sébastien Challa Mauleko konseilaria :

Camille Lopez Clermont Auvergne rugby taldeko Mauletarra, Frantziako taldean aritzeko deitürik izan da berriz. 2013ko arramaiatzean All Blacks taldearen kontre aritzeko deitürik izan zen jadanik. TOP 14ean egin düan sasoi hatsarre honari esker, bere leküa irabazi dü bere taldean lehenik eta düdarik gabe, selekzioaren irabazteko erabakigarria izan da. Mementoko 30 jokülari deitü dütü Philippe Saint André haütatzaileak, bena Xiberotarrak xantza hanitx dütü zelaian agertzeko, neskenegünean 18:00etan Massilian Fidji ugarteko taldearen kontre aritzeko. Asteazken goiz hontan ezagütüko da, partida hasiko düan taldearen osaketa.
Camille Lopez XBko kirol saioan :

Xibero Trail Holzarte Orhi mendi lasterka antolatüko düe Larraineko gazteek 2015eko agorrilaren lehenean. Besta batzordea da antolatzailea, Herriko Etxea, Xiberotarrak kirol alkartea eta Thierry Perrot, holako gertakarien antolatzeko esperientzia düanaren lagüntzarekin. Hogei ta hamar kilometroko lasterka date, bi mila metroko petik gorakoa. Larraineko plazatik abiatüko da, Logibarera jaitsiko, Holtzartetik Pixtara iraganen eta Otsogorritik kaskoz kasko Orhiala heltüko da, San Jüjefeko oihanatik berriz plazala heltzeko. Antolatzaileek dioienaz üngürümen pare gabekoan iraganen den lasterka date. Haren bidez lürraldea ezagütarazi nahi düe eta Larraine herria eta Xiberoa ere biribilkatü nahi düe kirol gertakari baten üngürüan. Antolatzaileak barantaila hatsarrean bildüko dira eta oraino dei bat zabaltzen düe lagüntü nahi düen güzieri antolakuntzan parte hartzeko. Interesatüak deit  06 33 03 94 33 telefono zenbakiala.
Hervé Amestoy Larraineko gaztea :

Argazkiak : Miren TristantBixente Zubiat eta Xavier Argain-ek irabazi düe, Pagolako arrabotüko lehen mailako eskü hüxka lehiakaren finala, iragan neskenegün arrestiritan Bittor Tikoipe eta Allande Luku-ren eretzean 30/28. Bigerren mailan, Stephane Luku eta Guillaume Barbaste nausitü dira, Yves Lopépé eta Ttotte Curutchet-en kontre 30 / 27. Bilan oso baikorra egin düe antolatzaileek. Pilota ez da hortan gelditüko, ürrietaren 4ean hasiko beita Amikuzeko 2. Trofeoa. Bigerren aldikoz, Donapaleuko USSP eta Lohitzüneko Azia pilota batarzünek alkarrekin antolatzen düe Elite Pro mailako lehiaka hori. Beraz ürrietaren 4ean 19:30etan Lohitzüneko trinketean, Larralde Amulet, Sorhuet Harismendy-ren kontre ariko dira. Ürrietaren 5ean 18:00etan Donapaleuko trinketean, Bielle Etcheto, Elgart eta Battitte Ducassou-ren kontre ariko dira. Ürrietaren 11an Donapaleun 18:00etan lehen erdi finalean, Lohitzüneko irabazleak, Lambert anaien kontre ariko dira. Eta ürrietaren 12an Lohitzünen 18:00etan, Donapaleuko lehen partidaren irabazleak, Larretxea eta De Ezkurra II-ren kontre ariko dira. Finala Donapaleun ürrietaren 19an arrestiriko 17etan jokatüko da.
Jean Michel Bonnefont Azia pilota batarzünako kidea :


Argazkia : Miren Tristant

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan