- Kirola
- Agerraldiak: 2470
Plazaz plaza giro hoberenean !!
Soegile hanitxen aitzinean jokatü da Xiberoko eskü hüxka txapelgoaren azken final laurdena, iragan neskenegünean, agorrilaren 24ean. 3. Mailan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla nausitü dira, Mixel Agergarai eta Allande Iritziti-ren kontre, 30/29. 2. Mailan, Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi pareak irabazi dü, Philippe Caset eta Edouard Exilard-en etzean 30/13. Eta azkenean Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe sailkatü dira erdi finaletan hartzeko, Fernando Goñi eta Ximun Lucu irabaztez, 30/17. Giro ezinago honean iragan da oro eta egünaldia üsatü bezala kantüz ürrentü da.
Fernando Goñi III kümita berezia zen urten. Paradaz baliatü gira berarekin mintzatzeko.
Entzün Fernando Goñi III :
Lehen erdi finala setemerearen lehenean, dagün igantean jokatüko da, Garindaineko besten karietara. Bigarrena aldiz setemearen 8an Muskildiko besten karietara. Egitarauaz xehetarzünak ondoan klixkatzez.