XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mauleko SAM Rügbi taldearen biltzar nausian 2012-2013 ko sasu ederra aipatürik izan da eta prefosta lüzaz gogoetan egonen da. Orai beste sasu bat abiatzen da SAM-entako Federal 1 an ariko beita. Berritarzün zonbait ere izanen dira ekipan, bizpahiru jokülari joaiten dira eta 10 bat jiten lehen ekiparen azkartzea. Mementoko, ez dakie orano Maule zer multxotan ariko den, federazioak ez beitü finkatü, horrek kexü gorrian ezarten dü Mauleko ardüradünak.

Entzün Henri Etxeverri SAM Rügbi taldeko lagüntzalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

13 plazetan 70 pelotari ariko dira üztailaren 6tik setemerearen 15ala Xiberoko Eskü Hüxkako 6. Txapelgoan. Üztailaren 5 eta 12an ostiralez eta 17an asteazkenarekin 3. mailako kanporaketak jokatüko dira, Aiñharbe, Lohitzüne eta Sohütako plazetan. Üztailaren 6an, 20an eta 27an Zihiga, Maule Pean eta Ezpeizen jokatüko dira 2. mailako kanporaketan. Üztailaren 21ean igantearekin eta agorrilaren 3an, 10an eta 24an neskenegünekin 3 mailetako final laurdenak jokatüko dira Barkoxe, Maule Gainea, Zalgize eta Altzürükün. Erdi finalak setemerearen 1an eta 8an iraganen dira Garindaine eta Muskildin, finala setemerearen 15ean Urdiñarben jokatüko delarik. Lehen mailan Xiberoko 9 pelotakari hoberenez gain, Patrick Oçafrain, Patrick Ibarrola, Piarres Ducassou, Beñat Maitia, Thierry Itoiz, Julien Arbeletxe, eta Fernando Goñi III ariko dira.

Entzün Alain Mugordoy Xiberoko eskü hüxkako txapelgaoko antolazale bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
      

Urte oso ederra izan da Atharratzeko Zibero Sport eskü balua alkartearentako, hori azpimaratürik izan da igaran den biltzar nausian. Bi taldeak mailaz goiti joan dira eta dagün sasuan hürrünago joan beharko dira jokatzera. Ondorioz, Zibero Sport alkarteko kargüak emendatüko dira %30ez. Prefosta, alkarteak sos ütürri berri beharko dü atzaman eta betiko lagüntzaleetaz  kontatzen dü. Nazionala 3an izanik, xiberotar hanitx esperantxa düe beren süstengüa erakusteko. 

Entzün Pierre Erreçaret Zibero Sport alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Rugbian Federale 1ko dagün sasua prestatzen ari dira Mauleko SAM Rügbi taldeko ardüradünak eta bürü hauste franko badütüe. Lehenik, multxoak ez dira orano orozbat finkatürik, bertan trinkatüko dira bena hoberenean Castanet, Valence d’Agen, Blagnac, Lannemezan, Lourdes, Olorue, Hagetmau, Bagnères, eta Tiroze-ekin batean izanen dira. Bigerrenik, trebazaleen aldetik kanbiamenak izanen dira, Jean-Michel Arrayet eta Ximun Castillon-ek beren kargüa üzten düe. Haien ordez, Pauerik horra den Yannick Vignette eta Patrick Etxebarne ariko dira. Bestalde, sei jokülari berriek jadanik izenpetü düe Maulen aritzeko. Multxoen üngürüko eztabadak üztaila hatsarrean trinkatüko dira, artean, SAM Rugby taldeak üztailaren 5an bere biltzar nausia eginen dü.

Entzün Beñat Queheille SAM Rügbi taldeko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko Futbol taldea dagün sasuari so da jadanik eta goragoko mailan aritzea helbürüa finkatü dü. Erran behar da, helbürü hau ez dela oraikoa bena aurten bezala kopan ezarririk indar hanitx ez direla heltü horren betetzera. Haatik, hiru urte barne Vispaly Kopa berritan irabazi düe eta aurten bereziki Frantziako Kopan balentria ederra egin düe. Trelissac, eskualde mailako Akitaniako talde azkarrenaren kontre ohorearekin galdü züela ohart etxekiko dügü. Dagün sasuan beti, arbitrajegoan bi gazteen formatzea esperantxa düe eta bülegoan sartü diren ardüradün gazteer lekükoa igaranazi.

Entzün Jakes Jaragoyhen SAM FOOTeko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan