5 gerren edizioa beteko dü aurten, ESAIT eta Mauleko SAM ziklisma alkarteak antolatzen düen Iratiko Tourrak. Arramaiatzaren 29 eta 30ean iraganen da Xiberoaren gainti. Lehen egünean 80 kilometra badate kurritzeko eta bigerrenean 114 km. Lehen etapa Maulerik Atharratzera bürüz joanen da, hortik Maidalenala. Maidalenan denak alkartü ondoan, Barkoxerat joanen dira eta berriz Maulerat. Bigerren egünean aldiz, Maulerik Santa Grazira joanen dira, hortik San Martiko Harri arte kronometratürik date. Gero lasterkalari güziak Hetara eraitsiko dira, Atharratze eta Maulerat ützültzeko. Izenen emaiteko edo xehetarzünentako www.iratikotourra.com webgünean edirenen dütützüe. Azpimarratzeko da ere, ez dela bortxaz bi egüneko ützülia egin behar, bat bera ere egiten ahalko da.
Entzün Iratiko Tourraz xehetarzün zonbait :
- Kirola
- Agerraldiak: 3450