Berriak

Apirila hatsarretik zabalik da Mauleko Igeriskagia eta animazaleak ez dira eküratzen. Kurtsoetan ikasle franko, aktibitateetan lekürik gabe eta eskentza berri bat zabaltzen denean bertan betetzen da. SAM Igeriskan gaztez beterik lehiaketetan parte hartzeko prest eta erran deiküenaz üda hontan Eüskal-Herriko lehiaka Maulen hasiko da. Bestalde, igeskalarientako prezio berri bat sortürik izan da 2€tan oren batentako, arrakasta bildü düana egünaldi ederra izan ala ez, jakinez hura beti 28°tan berotürik dela. Lerragia berriak ere arrakasta dü eta üda hontako bigerren lerragünearen estrenatzeko esperantxa düe, horrekin pausa güne bat izanen da.
Entzün René Castel Igeriskagiako ardüradüna eta erakaslea :
Eskü Hüskako Trinketeko Elite mailako biazkako lehiaka jokatüko da Garindaineko Ürrüpean trinketean maiatzaren 24a eta 26an. Ostegünean arrestiko 19.00tan final erdiak jokatüko dira, Ibarrola eta Battite Ducassou, Bielle eta Kurrutxarriren etzean ariko dira. Ondotik 20.00tan Larretxeak eta Ximun Lambertek, Intxauspe eta Arizmendiren kontre jokatüko düe. Finala bi pare irabazleen artean jokatüko da neskenegünarekin 26an arrestiriko 18etan. Partida hori xüxenean date Eüskal Irratietan. Aitzin partidan, Iruñean jokatüko den amatüren mündüko kopan parte hartzeko aitzin selekzionatürik diren 4 pelotakari gazte ariko dira, Peio Larralde eta Mikael Palomes, Peio Goikoetxea eta Marc Saldubeheren etzean. Finalatik landa aiharia badate eta leküak etxekitzen ahal dira 06.83.77.10.06 zenbakiala deitüz.
Entzün Philippe Sarraude Garindaintarrak alkarteko kidea :
Frantziako Berezkoen Biazkako Eskü-Hüskan, Trinketeko Txapelgoaren hirugerren egünaldia jokatü da Mauleko Glaria Trinketean. Pelotakari eijerrak ari baziren ikusgarri ez da ber mailakoa izan. Lehenik, Patrick Ibarrola eta Thierry Harizmendi aidez nausitü dira Waltari eta Bonnebeltxen kontre 40/12. Ondotik, Gregori Aguirre-Paxkal de Ezkurra eta Laurent Lambert-Andde Curutcharryen arteko partida ez da lüzaz iraün, De Ezkurra mankatü beita saihetsean. Ondorioz, Lambert ta Curutcharryentako joan da partida 40/08.
Entzün Patrick Ibarrola partidatik landa :
Frantziako artekoen Belascain edo Reichel B mailako txapelgoaren finala eraman düe Mauletarrak Nafarroa taldearen etzean 3/0, maiatzaren 13an Donapaleün. Düdarik gabe,, Xiberotarrak botzik ziren beren balentrüaz.
Entzün Claude Sardoy Mauleko trebazailea :
56. gerren Mendi Tinietako lasterkaldia, Oloruetik partitüko da aurten setemerearen 7an. Neskenegüneko lasterkak, betikoak dirate : Hegixurin Okabe eta Mehatzekoak. Igantean aldiz, Zalhagainen eta Hegixuri, eta azkenik, Barkoxe eta Atarratze aldeko Züholakoa. Üngürümenaren zaintzeko baldintzak pezatzez zoatzala erranik izan da biltzar nausian. Azkenik, komerzio eskola batetako ikasle elibatek, Mendi Tinietako lasterkak Xiberoari ekarten dütüan ondorio ekonomikoak aztertü behar lütükee. «Ecuries des cimes» alkartearen aitzinkontüan ,120 000€ koa bada, lasterka hau dela eta, 60 000 arraützültzen dütü Xiberoko ekintzale ekonomiko ezberdiner...
Entzün Jean-Bernard Pinque eta Philippe Pérez Mendi tinietako lasterkaldiko antolazaleak :