XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Pattar handietan ere, laster honean dabil Xiberoko ziklisma. Azken urteetan Mauleko ziklisma batarzünako ardüradünek egin dütüen indarrak, frutüak emaiten ari direla erakustsirik izan da, alkartearen biltzar nausian. Alde batetik, ardüradün berriak sartzen dira batarzünean eta bestetik, herri aüzoetarik lasterkari gazteak artekoen mailako taldearen azkartzeko hüilantzen dira. Ondorioz, ziklisma eskola orano hobeki joanarazten ahal da eta artekoen taldean 9 gazte izatez, Hego Eüskal-Herriko lasterketetan parte hartzen ahalko dü Xiberoko taldeak. 2012an Ezpeize-Ündüreiñe, Garindaiñe, Ahüzki, Maule, Nabarrekoxe ala Iratiko Tourra üsatü bezalako lasterkak antolatüko dütüela baieztatürik izan da eta Essor Basque delakoaren lasterka lehentze Maulen ürrentüko dela jakinarazirik izan da biltzarrean.

Entzün Jean-Claude Aguer Mauleko Ziklisma Batarzünako ardüradüna :

Zesta Puntako 22 urtez petikakoen Mündüko 8. Txapelgoa, Mexikon iraganen da azaroaren 6tik-12ala. Xiberotik parte hartüko düe Kévin Iturria eta Nikolas Eyheregaray-ek. Hossegoreko Lesbats eta Millarekin Frantzia ordezkatüko düe.

Entzün Pascal Bedere Mauleko zesta puntako trebazalea :

Lohitzüne, Uhartiri, Larribarre eta Pagola herrietan ari den Azia kirol batarzünaren lehen pilota lehiaka iraganen da dagün ürrietaren 7 eta 9an, Lohitzüneko Elgaiñe trinketean. Lehiaka hortan amateurak eta berezkoak nahasirik dirateke. Ostiralean ürrietaren 7an arrestiko 19etan lehen final erdian Mixel Latxere eta Vincent Lazkano, Peio Larralde eta Ximun Lamberten etzean ariko dira eta bigarren final erdian Alexis Inxauspe eta Baptiste Ducassou, Patrick de Ezkurra eta Hervé Bonnebeltzen kontre ariko dira. Ondotik Talo ta Xingar jaten ahalko da leküan berean. Finala igante arrestiarekin jokatüko da 18etan. Aintzin partidak badirateke ere, 16.30etan Azia pilota batarzünako gaztetxoak, 17etan artekoak, Bruno Berzaitz eta Sylvain Eiheramouno, Vincent Mongaston eta Bastien Chrityren etzean ariko dira. Finala xüxenean zabaltüko dügü Xiberoko Botzean 18etarik harat.

Entzün Edouard Exilard eta Jean Michel Bonnefont antolatzaileak :

Intxauspe Ducasou 40 - Latxere Lazkano 16, aidez nausitü dira Lapurdiko bi gazteek Lohitzüneko Elgaiñe trinketeko lehen lehiakaren finalean herriko bestaren kari. Jaun eta jabe, gaztetarzünaren indarrarekin lehen mailan aritzeko ahalak erakutsi dütüe bi gazteek, Latxere eta Lazkanok ezin züelarikan erauntsiari errantzüten. Azia pilota batarzünak oso baikor agertü da lehen lehiaka honen bilana egitean, püblikoa parrastaka agertü da berritan trinketea betatzez eta pilota partidak maila honekoak izan beitira. Dagün urtean ere, bigerren lehiaka bat antolatüko düela baieztatürik izan zaikü.

Entzün Edouard Exilard Paxkoteia :

Federal 1 eko txapelgoa gaixki abiatü da mauletarrentako, beren zelaian galdü düe Tyrosseren etzean 22/45. Erran behar da, multxoko gottorrena errezebitzen züela xiberotarrek, iragan sasuan Tyrosse frantziako txapelketako finalan galdü züan, beraz kasik pro D2 lat iragaiteko heinean da. Hots, xiberotarrentzat emaitza gogorra bada ere, ez da sürprisarik izan Beñat Queheille SAMeko lehendakariarentako. Bestalde, 2 gerren ekipak ere galdü dü 15/20. Dagün igantean ürrietaren 2an, beste partida gottor bat mauletarrentako, Lannemezanen  kontre ariko dira Lannemezan-eko zelaian .

Entzün Julien Goyhenex SAMko kapitaina :


Entzün Beñat Queheille SAM Rügbiko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan