XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Agorrilaren 6an hasiko da Xiberoko Eskü-Hüskako Txapelgoa. Aurten ere, herri ezbardinetako plazetan jokatüko da, hala nola, Lakarri, Altzai, Santa Grazi, Bildoze, Pagola, Garindaine eta Urdiñarben. Eskü-Hüska herri ttipietako plazetan berriz ekartea eta herri horietako pelotazaleekin algarlanean dira txapelgoaren honen helbürüak. Ipar Eüskal-Herriko hiru probintzietako pilotariek parte hartzen düe. Denak amatürak dira, maila ezbardinetakoak eta urtez urte txapelgoaren maila goratzez doala, hein batean lehen mailako pilotarien inplikazioari esker. Agorrilaren 6an goizanko 11etan Lakarriko arrabotüan bigerren mailarekin hasiko da. Jean-Mixel Bonnefont eta Yannick Exilard, Ramuntxo Christy eta Jean Baptiste Benediten kontre ariko dira. Ondotik arrestiriko 16etan Altzaiko plazan, Lehen Mailan B sailan, Patrick Irigoin eta Richard Lafuente, Olivier Cosse eta Antton Etxeberen etzean ariko dira. Ürrentzeko, Lehen mailako A sailan, Hervé Elichiry eta David Chamalbide, Olivier Landagaray eta Julien Arbeletxen kontre ariko dira. Sartzea dohainik da.

Entzün Alain Mügordoy Xiberoko eskü-hüskako txapelgoako antolazale bat :

Setemearen 2, 3 eta 4ean iraganen da 55. Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterka edo Rallye des Cimes famatüa. Olorue eta Mauleren artean, bi urteetarik aldizka egiten beita abiatzea, aurten Maulerik hasiko da. Ibilbidearen aldetik, orokorkian ez date kanbiamen handirik, baizik eta lehen egüneko ibilbidearen lüzetarzüna Bildozeko lasterka, 9 kilometroetara bikoiztürik izan dela. Haatik, antolazaleak arrenküratürik agertzen dira, aurten lasterkaren egiteko baimena doi doia esküratü beitüe, üngüramenaren aldeko bete beharrak geroago eta zorrotzagoak direlakoz.

Entzün Jean-Bernard Pinque, Mendi Tinietako lasterkako ardüradüna :

Üda oroz bezala, Mauleko Zesta Punta lehiaka hasiko da. Hebentik aitzina agorrila artino, ostegün oroz Zesta-Puntako partidak izanen dira Mauleko Jai-Alaian.
Lehen partida üztailaren 21ean, Maule Hiriko lehiakaren kuntü jokatüko da. Ondotik, Profesionalaren aldi date agorrilan eta finala handia agorrilaren 26an jokatüko da ostiralearekin eta ez ostegünez üsatzen den bezala.

Entzün Christian Tanco SAM Pelota batarzünakoa :

Agorrilaren 1tik- 5ala, Pro D2 mailan ari den Paueko Section Paloise rügbi taldea Xiberoan date 2011 - 2012 sasuaren prestatzeko. Honen kari, Baionaren kontreko adixkidantza partida jokatüko da agorrilaren 5ean ostiralearekin arrestiriko 19etan Marius Rodrigo kirol zelaian. Leküak orai danik etxekitzen ahal dira Baionako Moderne trinketean, Mauleko turisma bülegoan eta Mauleko Rügbi batarzünaren egoitzan. Sartzea 12 eurotan da eta aitzinetik xekez pakatü behar da. 16 urte petik diren gazteentako eta Mauleko rügbi lagüntzaleentako, sartzea dohainik date. Halere, azken horiek beren sartzea etxeki beharko düe aitzinetik.

Entzün Henri Etcheverry Mauleko SAM rügbi taldekoa :

Agorrilaren 6an hasiko da Xiberoko Eskü Hüskako IV.Txapelketa Altzain. Hiru maila ezberdineko zoin gehiagoka eder bat da Xiberoko plazetan ibiliko dena. Hala nola, partidak izanen dira Santa-Grazin, Pagolan, Bildozen, Garindaiñen, Müskildin eta Urdiñarben. Txapelgoako antolatzaileek biltzar bat antolatü düe eta jadanik xehetarzün zonbait eman deizküe.

Entzün Erik Etxart Urdiñarbetarra, Xiberoko Eskü-Hüskako antolazaletarik bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan