- Kirola
- Agerraldiak: 2499
Pelotakarien astebürüa
Xiberotik kanpo hasi zen ostiralean pelotakarien astebürüa, Olueko trinketean jokatü beitzen berezkoen kanporaketa partida bat Frantziako txapelgoan. De Ezkurra eta Etxeberri nagusitü ziren 40 eta 30 Ibarrola eta Ducassouren kuntre.
Ondotik, neskenegünean, Mauleko pelota plazetan bazen partida ejerrik. Alde batetik Jai-Alaian, Kévin Ithürria eta Nicolas Eiheregarai bi finaletan ari ziren ; artekoetan nagusitü ziren Hossegorreko Mickael Lesbat eta Pierre Etxeberriren kontre (35 - 25), eta galdü gehitüetako bigerren mailan Donibane Lohitzünetik jinik ziren Arnaud Sallato xiberotarraren eta Philippe Etxeberriren kontre (35 - 29).
Glaria trinketean aldiz, bi mauletar ari ziren bürüz-bürüka hirugerren mailan, eta Xabi Hegiaphalek 40 eta 26 irabazi züan Romain Escudero. Ondotik, lehen mailan, Marritzeko Alain Hegiabeherek aisa irabazi züan Abarratiako Bixente Oihenarten kontre, 40 eta 19.
Entzün Kévin Ithürria, zesta puntan garaile artekoetan eta galzale gehitüetan :
Entzün zesta puntan gehitüetako bigerren mailan irabazle izan den Arnaud Sallato :