XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Garindaiñen eskü hüskako txapelgoako bi final erdiak jokatü dira setemerearen 4ean. Bigerren mailan, Didier Berasategi eta Joël Etxart nausitü dira Yannick Exilard eta Jean-Michel Bonnefont-en kontre 30 / 17. Doi doia erraiteko, Yannick Exilard Lohitzüneko gaztea 14 urte baizik ez dütüala eta ezinago manera eijerrez ari izan da plazan. Ondotik, lehen mailako lehen finala erdian, Xabi Heguiaphal eta Ximun Lucu, Gilles Lafitte eta Allande Lucuren kontre nausitü dira 30 / 19. Hirugerren partida ez da jokatü ahal izan aro txarraren gatik. Dagün ostiralean setemerearen 9ean jokatüko da. Lehen mailako B sailan, Gérard Tanco eta Pierre Artçanuthury, Antton Etxeber eta Olivier Cossen etzean ariko dira. Xiberoko Eskü hüskako txapelgoaren beste final erdiak jokatüko dira setemerearen 11an Muskildiko besten kari.

Entzün Yannick Exilard eta Jean Mixel Bonnefont pagolarrak :

Setemerearen 2tik-10ala Hossegoren jokatüko da Zesta Puntako profezionalen Nazio arteko txapelgoa. Ipar Ameriketa, Mexiko, España eta Frantzia ordezkatürik izanen dira, Filipinek azkenik ez beitüe parte hartüko, jokülariek ez beitüe Visarik üken hunarat jiteko. Frantziak eta Españak lau pare bedera presentatüko dütüe, Ipar Ameriketak biga eta Mexikok bat. Bi kanbiamen nausiak izanen dira aurten. Lehenik, erresumetako federazionek dütüe pilotariak haütatü eta ez enpresek orai artino egiten züen bezala. Eta bigerrenik, partidak bi aldiz 15 ttanttotan jokatüko dira, hirugerren bat eginen delarik berdintzearen kasüan. Beste berritzapen ere izanen da, Kanaldudek partida güziak hedatüko dütü Nazioarteko Federazionearen internet günean, atzerapen ttipi batekin. Erdi-finalak eta finala emanen dütü ere Eüskal Telebixtak. Ostirale hontan setemerearen 2an eginen da estrenatze ofiziala arrestiriko 18tan.

Entzün Jean-Baptiste Dunate Zesta Punta Nazio arteko federazioneko kidea :

Olha-Etxeto pareak dü irabazi Maule Hiriko Zesta-Punta lehiaka 35 / 29 Olharan eta Enbilen etzean. Iparraldeko bi pilotariak bürütik bürü aitzinean izan dira beti. Olharanek agian gaztetarzünaren gatik hüts sobera egin dütüalakoz, Embilek astean zehar egin dütüan partiden akidüra següraski jasan düalakoz, ez düe bürü egin ahal izan, jüsto jokatü düan parearen kontre. Aintzin partidan aldiz, Ithurria eta Eyheregarai Mauletarrak 35/27 nausitü dira Lesbats eta Milla Hossegortarren kontre.

Entzün Christophe Olha Mauleko zesta-puntako txapeldüna :


Entzün Nicolas Etxetto Mauleko zesta-puntako finalista :

Entzün Kévin Ithurria, aitzin-haütatürik izan dena :

Entzün Nicolas Eiheregaray aitzin-haütatürik izan dena :

Setemerearen 2- 3 eta 4ean, 92 otoak izanen dira iraganen den 55. Xiberoko Mendi Tinietako Oto lasterkaren abiatzean. Maulerik abiatzez ostiralean, Iratirik iragaitez neskenegünean Maidalenaren tinian ürrentzeko igantean, lehia azkarra izan behar lüke, nahiz eta Anicet Garikoitz, Patrice Couillet edo Patrick Orhategaray bezalako gidazalek ez düen aurten parte hartüko. Iragan urtean segunda gütien gatik 2 gerren leküan ürrentü züan Pierrinek agian errebantxaren txerka jinen da, bena pentsa daiteke, lekükoek, izan ditian Sébastien Urrutia edo Louis Dronde gazteak, kario saldüko düela beren larrüa.

Entzün Philippe Perez Ecurie des Cimes alkarteko bürüa :

Agorrilaren 6an hasiko da Xiberoko Eskü-Hüskako Txapelgoa. Aurten ere, herri ezbardinetako plazetan jokatüko da, hala nola, Lakarri, Altzai, Santa Grazi, Bildoze, Pagola, Garindaine eta Urdiñarben. Eskü-Hüska herri ttipietako plazetan berriz ekartea eta herri horietako pelotazaleekin algarlanean dira txapelgoaren honen helbürüak. Ipar Eüskal-Herriko hiru probintzietako pilotariek parte hartzen düe. Denak amatürak dira, maila ezbardinetakoak eta urtez urte txapelgoaren maila goratzez doala, hein batean lehen mailako pilotarien inplikazioari esker. Agorrilaren 6an goizanko 11etan Lakarriko arrabotüan bigerren mailarekin hasiko da. Jean-Mixel Bonnefont eta Yannick Exilard, Ramuntxo Christy eta Jean Baptiste Benediten kontre ariko dira. Ondotik arrestiriko 16etan Altzaiko plazan, Lehen Mailan B sailan, Patrick Irigoin eta Richard Lafuente, Olivier Cosse eta Antton Etxeberen etzean ariko dira. Ürrentzeko, Lehen mailako A sailan, Hervé Elichiry eta David Chamalbide, Olivier Landagaray eta Julien Arbeletxen kontre ariko dira. Sartzea dohainik da.

Entzün Alain Mügordoy Xiberoko eskü-hüskako txapelgoako antolazale bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan