XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko eskü-hüskako txapelgoan jokatü ahal izan ez ziren azken bi finalak egin dira setemerearen 23ean Urdiñarben. Lehen mailako B sailan Bastien Christy eta Pierrot Idiart nausitü dira Antton Etxeber eta Olivier Cosseren kontre 30/16. Ondotik, lehen mailako A sailan Xabi Heguiaphal eta Ximun Lucu nausitü dira Olivier Landagarai eta Julien Arbeletxen kontre 30/25. Ximun Lucu txapeldün izatez botzik agertü da. Bestalde, txapelgoako antolazaleek ere bilan oso baikorra egin düe aurtenko txapelgoaz. Izan dadin Altzain, Pagolan, Bildoze, Santa-Grazin, Garindaiñen, Muskildin eta Urdiñarben, sogile franko hüilantü da, batzarri oso hona izan da eta pelotariek plazerra parte hartü düe txapelgoan.

Entün Alain Mugordoy Xiberoko Eskü-hüskako antolazale bat :


Entzün Ximun Lucu txapelgoako erabazlea :

Entzün Julien Arbeletxe txapelgoako galtzailea :

Rügbian, Federale 1eko sasuaren abioa da setemere hontan. Maule Tirosseren etzean hasiko dira setemerearen 25ean Marius Rodrigo kirol zelaian. Sasu gaitzaren mentüran dira so egiten bada bere multxoko beste taldeak zoin diren. Lannemezan, Marmande, Blagnac, Olorue, Lourdese, Riberac, Limoges, Valence d’Agen eta beraz Tirosse, talde azkarrak baizik ez dira jokatüko. Gerogo eta haboro federale mailan izan diren berantolatzearen ondorioz, maila goratzen ari da, bena Maulek bere leküaren etxekitzea ixeatüko dü düdarik batere gabe. Hasteko,Tirossen kontreko partida setemerearen 25ean arrestiriko 15etarik harat xüxenean jarraikitzen ahal dükezüe Xiberoko Botz hontan Régis Claverierekin.

Entzün Pierre Aguer SAM Rügbi lehen taldeko trebazalea :

Xiberoko eskü-hüskako txapelgoako azken finala-erdiak jokatü dira Muskildin. Finalak aldiz, setemerearen 18ean Urdiñarben jokatüko dira eta finalisten izenak ezagützen dütügü. Haatik , bigerren mailako partida ostiralean 16an, arrestiriko 6etan jokatüko da, Didier Berasategi eta Joel Etxart ariko dira Nikolas Urrüti eta Laurent Cazenaveren kontre. Aldiz, beste finalako bi partidak setemerearen 18ean goizanko 10etan izanen dira. Lehen mailan B sailan, Antton Etxeber eta Pierre Artçanuturry, Bastien Christie eta Peio Idiarten etzean ariko dira, ondotik lehen mailan A sailan, Julien Arbeletxe eta Olivier Landagarrai, Xabi Heguiaphal, Ximun Lukuren parean ariko direla.

Entzün Alain Mugordoy Xiberoko Txapelgoako antolazale bat :


Entzün Julien Arbeletxe pelotaria finalan agertüko dena :

Xiberoko Eskü-hüxskako txapelgoaren kontü jokatü behar ziren 3 finaletarik bat bera jokatü ahal izan da. Aro txarraren gatik iganteko bi finalak ezeztatürik izan dira eta dagün setemerearen 23ala gibeltürik. Halere, bigerren mailakoa jokatü da ostiralean, Didier Berazategi eta Joel Etxart, Nikolas Urruti eta Laurent Cazenaven etzean nausitü dira 30/11. Emaitzaren aldetik, aldea aski handi izan bada ere, lau pelotariek partida eijerra eskentü düe sogileen plazerarentako. Beste bi finalak setemerearen 23an ostiralearekin jokatüko dira arrestiriko 17etarik harat Urdiñarbeko plazan. Bestalde, partiden ezeztatzeaz damütürik egon badira so egileak, Mauleko Pelota Batarzünako gazteek, memento goxo baten iragaiteko parada üken düe hala ere. Sébastien Gonzalez Azkaindarra agertü beita esküko zaintzekoak edo penzamentüak nola egin behar diren erakusteko. Düdarik gabe, pelotari gaztek txapeldün handiaren aholküak baliatüko dütüe, haren ürratsean bide buxinka baten egiteko.

Entzün Dominika Aguergaray-Olhaso antolazaleetarik bat :


Entzün Sébastien Gonzalez Azkaineko pelotaria :

Didier Iribaren Xarrikotarrak dü irabazi aurtenko Xiberoko Mendi tinietako oto lasterkaldia. Bidexka gizenetan, lehia azkarra izan da, Housset Arbonarra, Dronde Liginagarra eta Iribarenen artean. Arambeltzen lehen leküan zen Houssetek hüts egin dü eta otoa hautsi, Dronderi ber gaüza agitü zaio Maidalenako kaskoan. Azkenean, Iribaren bera baratü da aitzinean eta lasterkatzea erabazi. Bere garaipena zentü zen bere anaiari eskentü deio. Erran behar da ere, bere oto prestatü deion bere aitak berritan erabazi züala lasterkatze hori, 1984an eta 1994an. Aurten ere, lasterkaldi gogorra izan da. Horren froga dügü, abiatzean ostiralean 92 partizale baziren, 29 baizik ez dira helmügala heltü igandean. Ikus zerrendaren sailkatzea.

Entzün Didier Iribaren 55. Mendi tinietako lasterkaldiko erabazlea :


Entzün Jojo Iribaren, erabazlearen aita :

Entzün Michel Etxecopar Barkoxtarra Chiloren kopilota :

Entzün Philippe Perez Ecurie des Cimes alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan