- Kirola
- Agerraldiak: 2990
Frantziako txirrindularitzako taldea Xiberoan
Essor Basque bizikleta lasterka ürrentü berri, bertan, parte hartü düan Frantziako taldeak astea iragan dü Irabarneko jauregian Xiberoko bideetan trebatzez. Honen kari, baliatü gira taldeko mekanizienta edo bizikleta konpontzailearekin mintzatzeko eta haren lana ikusteko. Bizikleta güziak kamioneta batetan bildürik dira, goizan prestatzen dütü, entrenamentü edo lasterka denboran pirripitalariak jarraikitzen dütü eta arrenküra balinbada, ahal bezain zale konpontzen dü. Azkenik, lasterka ürrentürik delarik, bizikletak berriz kontrolatzen, konpontzen eta xahatzen dütü kamionetan sartü aintzin. Hots, lehena lanean hasten eta azkena lana ürrentzen.
Entzün Marc Chevènement Frantziako bizikletako taldearen mekanizienta :