Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Emankizüna

Non bada zer
Artxiboan



5 gerren edizioa beteko dü aurten, ESAIT eta Mauleko SAM ziklisma alkarteak antolatzen düen Iratiko Tourrak. Arramaiatzaren 29 eta 30ean iraganen da Xiberoaren gainti. Lehen egünean 80 kilometra badate kurritzeko eta bigerrenean 114 km. Lehen etapa Maulerik Atharratzera bürüz joanen da, hortik Maidalenala. Maidalenan denak alkartü ondoan, Barkoxerat joanen dira eta berriz Maulerat. Bigerren egünean aldiz, Maulerik Santa Grazira joanen dira, hortik San Martiko Harri arte kronometratürik date. Gero lasterkalari güziak Hetara eraitsiko dira, Atharratze eta Maulerat ützültzeko.
Dirdiratü gabe Chambery-k irabazi dü Federale 2ko Frantziako txapelgoan ekainaren 9an Bézier-en.
Maulek eraman dü Frantziako Txapelgoako finala 8 gerrena Lombez-en kuntre. Maiatz hatsarrean
Gehitüen mailako txapelgoak ürrentürik, 60. urtebürüko bestari so da Zibero Sports, Atharratzeko eskü balu taldea. 






