XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Nicolas Eyheregaray 24 urteko gaztea, Zesta Punta jokatzen ari izan da Estatü Batuetako Florida eskualdean. 22 urten aldepeko Mündüko Txapelgoa egin ondoan Kevin Iturria Mauleko lagünarekin, harremanetan sartü zen Ameriketako Jai Alai batekin. Jakin behar da, Estatü Batuetan Zesta Puntak lazgarriko arrakasta badüala. Han bi hilabete iragan ondoan eta emaitza honik ükenik eta experientzaz beterik ützüli da Xiberoalat.

Entzün Nicolas Eiheregaray Zesta puntalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko bi ekipak sailkatü dira Frantziako txapelgoan jarraikitzeko. Bigerren ekipa nausitü da Arcachon-i 17/ 3 bigerren leküan finitzen düalarik. Lehen ekipa nausitü da ere Arcachon-i 27 /5 eta bigerrena finitzen dü. Apirilaren 21an dirate Frantziako txapelgoako final 16 gerrenak. Jean-Michel Arrayet trebazaleak jakinarazi dü bere postüa ütziko züala urte batez joanarazi ondoan. Lüzaz jokülari egonik, sasu hatsarrean hartu züan postü hori, ohartü da hanitx lan zela eta ez zela ontsa joaiten bere laborari lanarekin. Bestalde, Gillen Queheille 19 urteko gazteak, sasu hontan lehen ekiparekin erakutsi dü ahalak bazütüala gorago joaiteko, manerala, dagün sasuan Bordele Begles-eko formakuntza zentrola joanen da.

Entzün Beñat Queheille SAM rügbi taldeko lehendakaria : 


Entzün Jean-Michel Arrayet SAMko trebazalea : 

Entzün Gillen Queheille rügbilari gaztea formakuntzaz joanen dena : 

Frantziako armadarentako lasterkan ari den Alexandre Daletandek dü irabazi aurtenko Essor Basque lasterkaldia, baita sailkapen orokorra ere. Egün ebitsüak iraganik, ekia agertü ordüko jentea saldoan agertü da bide bazterretan. Eüskal ordezkarietan "Euskaltel"eko gazteen « Natür Gaz » taldea hor zen aurten ere. Sasuko prestakuntza hona da haientzat « Essor Basque » lasterkaldia, Hego aldean ez bezain, heben lasterkaldia abiatü ordüko, pedala kolpe bortitzekin ari beitira txirrindulariak. Haatik, Jean-Claude Aguerre mauletarrak, profezional ohien presentzia ken lezake, zeren horiek tropelako nausi bezala agertü nahi beitira gazteer lekzioneak eginez...

Entzün Jon Azkano "Natur Gaz" taldeko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Jean-Claude Aguerre Essor Basque SAM ziklistako ardüradüna : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eskü-hüxkan, xisteran ala palarekin ari diren pelotakari andana bat bildü dira Mauleko "Pelota Batarzüna"ko biltzar nausiaren kari. Txapelgoa mailan pelotakariek ez badüe titülü irabazi, bardin sail ezbardinetan beren maila etxeki düe. Bestalde sosen aldetik, alkarteko kontüak plomatürik dira. Azkenik, üdako Zesta Punta lehiakak ez dü leheneko arrakasta üken bena nontikpaitik "Espartiñaren Besta" Pilotaren Besta bilakatü da.

Entzün Eric Samalbide Mauleko SAM Pelota batarzüneko kide bat :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bakartarzüna ez da arrotza Mauleko Jerome Lamirand Mauletarentako. Bada hamabost urte epaile edo arbitra dela rügbian eta azken 5 urteetan goi mailan ari da aste ondarretan. Kirolariak bezala prestakuntza fisiko seriusa jarraikitzen dü eta erran deikünaren araberan, epaile lanak nortarzün azkarra galtatzen dü, üsü beste güzien irritziaren kontre, bakarrik arrazuaren ükeitea gertatzen beitzaio. Jerome Lamirand-entako arbitrajea ez da ofizio bat, pasione bat baizik, bere kasüan rügbiaren sükarra.

Entzün Jérome Lamirand SAM Rügbi taldeko epailea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan