Xibero Trail Holzarte Orhi mendi lasterka antolatüko düe Larraineko gazteek 2015eko agorrilaren lehenean. Besta batzordea da antolatzailea, Herriko Etxea, Xiberotarrak kirol alkartea eta Thierry Perrot, holako gertakarien antolatzeko esperientzia düanaren lagüntzarekin. Hogei ta hamar kilometroko lasterka date, bi mila metroko petik gorakoa. Larraineko plazatik abiatüko da, Logibarera jaitsiko, Holtzartetik Pixtara iraganen eta Otsogorritik kaskoz kasko Orhiala heltüko da, San Jüjefeko oihanatik berriz plazala heltzeko. Antolatzaileek dioienaz üngürümen pare gabekoan iraganen den lasterka date. Haren bidez lürraldea ezagütarazi nahi düe eta Larraine herria eta Xiberoa ere biribilkatü nahi düe kirol gertakari baten üngürüan. Antolatzaileak barantaila hatsarrean bildüko dira eta oraino dei bat zabaltzen düe lagüntü nahi düen güzieri antolakuntzan parte hartzeko. Interesatüak deit 06 33 03 94 33 telefono zenbakiala.
Hervé Amestoy Larraineko gaztea :
- Kirola
- Agerraldiak: 2159