XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Vuelta espainako itzüliaren etapa nausia presentatürik izan da barda Altzain.
Etapa hori Urdazubitik abiatüko da Aubisque Gouretan heltzeko. Altzain bien artean delakotz, etaparen presentatzea han eginik izan da.
Gilbert Duclos Lassalle, Dominique Arnoud edo orano Prudencio Indurain eta Marcel Queheille hor ziren Romain Sicard Hazpandarrarekin.
Haütetsien aldetik Urdazubiko mera hor zen Xiberoko auzapez hanitxekin.
Setemearen 3an iganen da etapa hori Euskal Herritik. Vueltaren 14gerren etapa date eta lau lepo iganen dütüe 195 kilometrako etapa hontana.
Xiberoan animazione franko badateke egün hartan , rallye des cimes edo ontsa erraiteko "mendi tinietako lasterkaldia" ber egünean iganen beita.
Anicet Errecaret:


Romain Sicard:


 

Izarbeko lerragünean Trail Xuria üsantxetan sartürik da orai. Bada hiru urte orai trail xuria antolatzen dela. 200bat parte harzaleekin abiatürik lehen urtean, orai parte harzaleen heina doblatü da geroztik eta aurten izen emaiteak mügatürik dirateke.
Erran behar da ere departamentüan trail hanitx balin badira (xiberoan Barkoxe eta Larraine) , departamentüko trail xuri bakotxa dela.
Bi ützüli proposatürik dirateke aurten ere, bata 12 kilometrakoa eta bestea 7 kilometrakoa.
Egün hartan barantailaren 7an besta egüna dateke Izarbeko joanarazlentako eta hartakoz dohainik kurritzen ahal dateke lerragüne eremüan.
Iragan urtean Marmissole Ataratzeko lasterkaria zen nausitü eta aurtenko manerala konkürentzia gaitza badateke.
100 bat lekü batzen da orano izen emaitentako.
Eric Alzazebe Izarbe lerragüneko joanarazlea:



« kapp10 » kapten izentatzen den mugikor aplikazione  bat sortü berri dü Gillen Gamiotxipi barkoxtarrak.
Sare zozial bat bezala erabilten da kapten izeneko aplikazionea.Kirolak  eta geienik kirol mementoak baizik ez dira partekatzen sare zozial hontan izan bideo edo argazkien bidez.
Lasterka edo ibilaldi eta eskalada güneak badütüe arrakasta handienak , bena kirolak orro hon hartürik dira.
Parte harzaleek smartfone, tee shirt edo opari txipiak irabazten ahal dütüe beren kirol mementoen partekatzez.
Urte batez lan egin ondoan, Bada orai bi hilabete abiatürik dela kapp10 eta jadanik 500 deskargatze badütü mementoan.
Helbürüa da 10 000 etarat heltzea 6 hilabeten bürüan.
Rachel young baionako trail lasterkaria edo beste kirolari jokü olimpikoak eginen dütüenak anbasadore bezala jadanik parte hartzen düe kapp10 aplikazionean.
Appstore eta google play storen dohainik edo urririk deskargatzen ahal da. 
Gillen Gamiotxipi:

Atharraztarrak pelota batarzünak bere lizentziak ejerki emendatü dütü.
70 lizenziadünetarat heldüko direla aurten jakin da egin berri düen biltzar nausian.
Beren aktibitate nausiak dira beti danik joko garbia eta errebota. Errebotan jüstokin, eskü hüxkako pelotakariak behar düe eta alde hortarik arrenkürak badütüe.
Gehienetan ere apaltze bat bada lizenziadünen aldetik, lizenziadün haboxiak gazteetan beidira.
Berri honen aldetik neskatilentako frontennis saria proposatzen düe eta orai hamar bat dira sail hortan.
Urrentzeko, Aste handiko partidarik ez dateke aurten Atarratzeko plaza handian, pastorala beidateke üda hontan.
Jeannot Solanille:

Igan neskenegünean  SAM natation –ren biltzar nausia igan da.
30 bat pertsona hüllantü dira, klub-eko kide, aitetama, lagüntzale edo beste küriusen artean haibat gai jorratürik izan dira.
200 bat lizenziadün dütü klubak eta aurtenko urtea untsa igan zaie nahiz eta sosen aldetik defizit ttipi batekin ürrentzen düen urtea.
Konpetizionearen aldetik, hainbat igeskari nazional heinean txapeldün izan dira, horrek probatzen dü formazione hon bat badela Maulen. Blog bat etxekitzen dü elkarteak, non ere klübaren emaitzak orro edireiten ahal diren.
Aurten pizina 7 hilabetez zabalik izan baldin bada, dagün urtean 4 hilabete baizik ez da izanen eta horrek kanbiamenak ekarriko dütü. Hala nola gazte zonbait, erakaslegoan formatüko diren.

Rene Castel Igeskagia elkartearen erakasle bat :




Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan