Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna

Igante xuria, artzaingoa eta bortüka : lehen eta orai !!
Artxiboan



Berrezkoen binazkako frantziako txapelketako partida zonbait eginen dira Xiberoan.
Mauleko pelota batarzünaren biltzar nausian bilan entrabala egin da; emaitzen aldetik eta bereziki pübliko eskaza aipatü dü Jaki Eyheregaray lehendakariak.
33gerren aldikoz "foulées souletines" lasterkaldia eginen da, barantailaren 21ean, igande hontan basabürüko ihautekin ber zoinean. Aurten berriz ere Atharratze Maule zentzüan dateke, Mauleko kirol saila, ohartü beidira jenteek zentzü hori nahiago züela. Jüstoki aitzineko urtean sekülan beno parte hartzaile haboro baziren 310 bat beiziren.
41gerren “Essor basque” bizikleta lasterkaldia abiatüko da bihar, barantailaren 13an. Barantailaren 21a arte 5 lasterkaldi ezberdin izanen dira, Bokale eta Maulen artean. Mauleko azken lasterkaldi hau barantailaren 21ean Xiberoan gaindi ibiliko da, aintzineko urteko ber ibilbidearen jarraikitzez.

