- Kultura
- Agerraldiak: 3071
Lutxo Herrera txapeldün aurtenko Tipiñakoan !
Xiberoko Gaü eskolak urte oroz arramaiatzean antolatzen düan Tipiñakoa Garindainen iragan da. Zortzi talde bildü dira axurkia ahal bezain ontsa adelatzeko eta azkenean Lutxo Herrerak eraman dü lehen saria, lau epaileek hala erabakirik. Errezeta exotiko bat egin züan eta manerala hoberena zen. Jente güziek egünaldi zinez goxoa igaran düe, bazkariaren ondotik, antzerki eta animazione ezberdinak beitziren eta aroa ere haütü !
Entzün Lutxo Herrera Tipiñako erabazlea :
Entzün Claude Etcheverry lehiakako epailea :
Entzün Hubert Catalogne Xiberoko Gaü eskolakoa :