XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Español errepüblikanoak, Euskal güdariak, Aleman judioak ala “eznahigarriak”, 1939tik 1944ala Gurseko akanpamentütik iragan diren 60000 jenteen omenez, 27 zutabez osatürik oritarri bat estrenatürik izan da ürrietaren 23an Gurseko akanpamentüan. Gurs akanpamentüko Batarzünako adixkideak, memoria güziak bateratü nahi izan dütü oritarri horren bidez. Denak ber maneraz nahi izan dütü omentü eta bereziki Historian ahatzerik izan direnak. Egünko egünean, Gursetik iragan diren 60000 jenteetarik, baizik 12000 jenteen izenak ezagütürik dira.

Entzün Josu Txueka Eüskal Ünibersitateko erakaslea :

Azia elkarteak bere ohizko « Xafaria » eginen dü ürrietaren 22ean, helbürüa delarik, Xiberotar gazteer beren probintziaren ezagütaraztea. Aurtenko lemak dira, üngüramena eta eüskara. Üngüramena sailaren hobeki ezagützeko, energia berriztagarietaz aditü den Philippe Meauren gana joanen dira eta Bernard Lougarot SIVOM sindikateko lehendakariaren gana. Eüskararen sailean aldiz, Jean-Louis Davant eüskalzaina ikusiko düe eta  Allande Soccaros, Herri Alkargoan Eüskararen  Batzordekoa dena. Bestalde, Azia alkarteak, “Xiberoan Eüskaraz Bai” hitzarmena ere bereganatü dü. Ürrats honen bidez, nahi dü bere alkartean eüskararen presentzia eta erabilpena handitü, beren kanpo dokümentüak elebidün eginez eta bilkürak eüskaraz eginez . Aziaren “ Xafaria" dela eta, ürrietaren 22an date neskenegünarekin. Parte hartzeko deitü behar da 05 59 28 67 62lara ürrietaren 21a aitzin.

Entzün Aurélie Thill eta Laurent Béguerie Azia alkarteko animazaleak :

Xuri ta beltzez, jente potreta ala bazterrak erakustez, bere barne alde ülüna nahi izan düala erakutsi, Jon Cazenave Donostiako argazkilaria berak erran deikünaz. Herri Ixilean deitzen den erakuska, Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoan hartürik argazkiaz osatürik den argazki erakuska ikusgei da Mauleko Ondarrearen Etxean azaroaren 12ala.

Entzün Jon Cazenave argazkilaria :

Mendiz Mendi korala botzik agertzen da 2011ko urteaz, salbü kantari eskaza badela. Iragan urtean sorarazi züen « Missa Creoli eta Navidad nuestra » lanekin gozatü dira Mendiz Mendikoak. Basabürü eta Ibar Esküineko elizetan egin rezitalen bidez, lan arrahein bat egin ahal izan düe eta berek deioienaz, abesbatzako botzen kalitatea hobetü da. 2012 urtearentako ere, lan gotorrik badükee egiteko. Aldi hontan, beste sortze lan bati dira paratüko, "Magnifikat" bat da, 90ko obra garaikide bat. Mendiz mendi koralari, beste bi koralak jüntatüko dira bai eta Paueko amatürren orkeztra klasikoa ere. Orotarat, 100 kantari eta 40 müsikalari beharrezkoak dira lan honentako. Bestalde, Basabürüan elizaz eliza ebili ziren bezala, 2012ean Pettarrekoetan dira kantüz ariko Mendiz Mendikoak. Arte hortan, mustrakan ariko dira asteartez Alozeko haurzaintegian eta kantari berriak xerkatzen dütü alkarteak, jakitez müsikaren erakurtea ez dela beharrezkoa.

Entzün Félix Laxague Mendiz Mendi alkarteko bürüa :

Agosti Xahoren sortzearen 200 gerren urtebürüaren ospakizünak ürrietaren 9ean ürrentü dira bere sortherrian Atharratzen. Lehenik, mezperan Baionan Eüskal Erakustokian, Xahoren bizia eta obrak aipatü dira. Xaho pertsonaje berezia, gizon aparta eta ez ezagüna, hona besteak beste zer entzün den aste bürü güzian. Xaho en bizia eta obrak zabaltü behar direla  erran dü Elixabet Pignol, Agosti Xaho kültür alkarteko lehendakariak ! Lan hortan parte hartzen düalakoz, Eüskal Erakustokiari Xaho saria emanik izan zaio Atharratzen egin den omenaldian.

Entzün Elixabet Pignol Xaho alkarteko bürüa :


Entzün Rafa Zulaika Eüskal Erakustokiko züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan