- Kultura
- Agerraldiak: 3161
"Xiberoa zinez" larrazkeneko filmak
« Xora » Xiberotar filma ildoa hartüz, "Hebentik" kültür üztargoak, zinema Xiberoko güne ezberdinetara ekartea dü xedea. Fikzio, dokümental, kanpoko ala hebenko lanak, denetarikoak dira ikusterat eskentürik diren obrak. Ürrietaren 12an arratseko 20.30 Ligin “Alfitxan” zaükü hitzordüa emanik, bi dokümentalekin. Biak Euskal Herriari lotürik dira. Bata 58ko urtean eginik izan da “ Gerezietako eüskal erretora” dü izena…arraileriaz josia, kontrabanda eta eükal arimaz mintzo dena. Bigerrena, "Xiberoan” deitzen da. Laborari, ofiziale, Mendi Tinietako lasterkaldiaren lehen urteak eta 58ko “ Bereterretx” pastoralaren mustrakak ageri dira. Biharamenan, neskenegün goizan 10tan, “Chez Ibar” dokümentala date hedatürik, Ibar ostatüan edo Dedeenean Maulen. Lehenago, Ibarreneko “ Dancing” denborako erreportajea da hor agertzen.
Entzün Mixel Etxekopar Hebentik kültür alkartekoak :