- Kultura
- Agerraldiak: 3244
18. Korrika Andoaintik Baionara
18. Korrikak Eüskal-Herria zeiharkatüko dü martxoaren 14tik 24ala Andoaintik Baionara. « Eman Euskara alkarri » lema haütatü dü AEK-k eta ikasleak dirate uhuratürik, eüskararen ikasteko egiten düen indarraren goraipatzeko. Xiberoan martxoaren 16an neskenegün gaüarekin 23.00en altexean sartüko da Oxkaxerik. 30 kilometroz, 50 alkarte, Herriko-Etxe eta besteen parte hartzearekin, esküz eskü iraganen da lekükoa. Üsatü bezala, hilabete aitzin Korrika kültürala antolatüko dü Xiberoko Gaü Eskolak. Hortarako, dei bat zabaltzen dü Xiberoko alkarte güzier, zerbaiten antolatzeko ideia balinbadüe, jakinaraz dezen lehen bai lehen, egitarauan sartzeko gisan.
Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)