XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Berrogei bat kantari lehiatü dira Eüskal Kantü Txapelketako Xiberoko erdi-finalaren kari. Berrogei bat kantari 25 urtez pekoak : 2 motiko eta beste güziak neskatila ! Barkoxen eraikia izan den aterbea, jentez errada bete da eta entzüleak gustüan baratü dira. Kalitate handiko eskentza izan da eta eman diren ahaideak aberatsak ziren. “ Basa ahaide” ohidüratik, tresna elektronikoz apaintürik zirenetara agertü betira. Artean “jazz” edo  müsika klasiko koza zütüenak bazirelarik. Epai mahainak saristatü dütü, tradizio tipileko eta ausardi modernoz egin kantoreak. Donostiako finalan Xiberoa ordezkatüko dütüenak dira : Anne Bidalun, Titika gure lankidearen hitz eta ahaide batekin, Claudine Arhantcet eta Elsa Oliarj, Joanes Etxeberriak lantü hitz eta « M. » Kantariaren müsikarekin, Atharratzeko « Zibero Sport » eskü baluko neska taldea, Mixel Etxebest eta Anne Bidalun-en lanarekin eta azkenik, püblikoaren bozkari esker, Maite Sarraillet eta Graxiana Castillon « Latzen » taldearen kantorearekin. Donostiko finala, arramaiatzaren 16an iraganen da.

Entzün Eüskal Kantu Txapelketatik landa izan diren lekükotarzünak : 

23. Müsikaren Egüna hor dügü. Igantean bada jei nausia, üsatü bezala ostiralearekin hasiko dira Chistera jatetxean “Kanbera doble” antzerkiarekin ondotik “Xiberotarrak” taldearen kantaldia eta ürrentzeko “Kauter zinfoniaren” müsika. Hatik, neskenegün arrestitan izan behar zen hitzaldia “Made in Eüskal Herri” markaren üngürüan ezeztatürik izan da. Neskenegün arresti aphalean Urdiñarbeko plazan “Müsikalde eta Oilarrak” gero  « Les kag » eta « Xutik » taldeen kontzertüa. Igantean 10.30tarik aitzina Müsikaren Egüna, sartzea kitorik. Egüerditarik aitzina Xiberoko Botzean züzenean girate giroaren biziarazteko eta bertsu saioa hedatzeko. Axurki bazkaritik landa kontzertüak izanen dira Urdiñarben, Tobrogoi, Les barbeaux, Nafartarrak, Gatibu, Ezpela. Eta Buuzbu taldearekin ürrentüko da jeia.

Entzün Battitta Berrogain ostiraleko egitaraua presentatzen : 


Entzün Dominika Jaureguy neskenegüneko jeiak presentatzen : 

Entzün Jean-Jacques Etxeberri iganteko Müsikaren Egüna aurkezten : 

« L’infection » deitzen da Etienne Boyer Urdiñarbetarrak plazaratzen düan libürüa, Asto Belarra argitaletxean. Amodiozko ixtoria batekin hasten bada, bertan fantastiko aldealat joiten dü, ez uste odoltsü baten mündüalat eramaiten beigütü. Xiberoko lürretan kokatzen dena gatik libürüaren haria galto baten üngürüan opilatzen da : zertako jentarteak beti sortü behar dütü menpera ezinak diren gaüzak. Hots, üngürümenaren bürü hauste eta hari eginik zaitzon basakeriak dira azkenean aipatürik, ikuspegi ülhün batekin… « L’infection » libürüa 3 ataleko lehen lana da, beste biak honen ondotik agertüko direlarik.

Entzün Etienne Boyer "L'infection" libürüaren idazlea : 

Haurren ondotik, gehitüen aldi kantu txapelketan ! Aurten ere, Euskal Kantuzaleen alkarteak, Eüskal Irratiak eta Xiberoko Botza irratia batü dira 2012ko Kantu Txapelketa antolatzeko. Üsatü bezala, haurren kantu txapelketatik landa, gehitüen aldi izanen da aurten eta Barkoxen jokatüko da Xiberoko erdi-finala. Barkoxeko merkaleküan iraganen da maiatzearen 16an, gaüko 8ak 1/2tarik goiti. Orotarat, hamar bat taldeek parte hartüko düe eta horietarik zonbait finaleala joanen dira.

Entzün Artzen Letona Xiberoko Botzako antolazalea eta koordinazalea :

Müsikaren  Egüna  ospatüko da  Urdinarben, maiatzaren 18–19 eta 20an. Aurten, Müsika egünaren 23 gerren edizionea da. Hiru egünez animazione franko izanen dira, mintzaldi, müsika, kantari, kontzertü, bertsulari, dantza, antzerki, jokü, erakusketa eta beste. Hots, programa aberatsgarri bat Urdinarbetarrek eta Bil Xokoek antolatürik. Urtez urte, Müsikaren Egünak bere fama zabaltü dü eta besta Herrikoia bilakatü da. Urdinarbetarrentako, besta hau jarraikitzea ber izpiritüan important zaie, erran nahi beita jei egün bat oroer zabalik eta dohainik. Ikus Müsikaren Egüneko programa.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Bilxokoko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan