XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xardekan Jondane Johaneko süaren üngürüan dantzatü aitzin, dantza ikastaldi bat antolatzen dü Gotaineko Abotia alkarteak. Aitzina Pika, ahüntza, moñeinak eta beste jauziak baita fandangoa eta arin-arin, dantza horiek ikasten ahalko dira bi taldetan zatitürik, aldiz oroentako Lantzeko ihauteriak, Jondane Johaneko dantza eta Ekialde. Dantza ikastaldi hau arramaiatzaren 18tik-21ala iraganen da Gotaiñeko gelan arratsez 20.00tarik-22.00tarat. Kursoak oroer zabalik da 12 urtetarik aitzina, parte hartzea dohainik da Gotaine-Irabarnetarentako eta 10 eurokoa besteentako. Izenak eman behar dira Nicole Lougarot-i 05.59.28.32.16 zenbakila deitzez.

Entzün Nicole Lougarot antolazalea eta dantza erakaslea : 

Aurtenko Gaü Eskolaren Tipiñakoa Garindainen igaranen da arramaiatzaren 17an igantearekin. Bi eta hiru jenteen arteko sükaltari taldeak egiten ahal dira eta taldeko bakotxari 6€ kosteko zaio parte hartzearen trük. Axuria Gaü eskolak emanen dü eta bakotxak bere mahain, gaza eta bere gisako axurkiaren prestatzeko behar dütükean osagaiak ekarri beharko dütü. Aldiz, beste janari güzia, Gaü Eskolaren gain datekealarik. Bazkaria dener zabalik da 16€ en trük. Animazioak ere ez dirateke eskaz, Tokia  antzerki taldeak «Kokolo Batxi » klun ikusgarria eskentüko dü. Segalari, axkolari izanen dira eta azkenik, Gaü Eskolan urtearen kursean ikasleekin egin dütüan filma llabürrak eta sketx delako zonbait nahianter erakutsirik dirate.Tipiñakoan parte hartzeko izenak eman 05.19.18.44 zenbakiala deitzez.

Entzün Stéphanie Moustrou Xiberoko Gaü eskolako erakaslea eta Itxaro ikaslea : 

Ühaitzari bürüzko lehen argazki eta bideo lehiaka hasirik da. Lehentze, Xiberoko Turisma bülegoak arrantzükako alkartearen partaidegoarekin, bideo argazki lehiaka antolatzen düala. Zoin gehiagoka hau oroer zabalik da agorrila artino eta Ühaitza da geia. Parte harzale bakotxak haboroenik 4 argazki eta bideo bat presentatzen ahal dütü. Ondotik, agorrilan epai mahaina bildüko da irabazlearen haütatzeko. Sari partekatzea agorrilaren 18an date Mündüko Alborna Arrantzükaren txapelketa egünean. Bideoak eta argazkiak orai danik igorten ahal dira, Xiberoko Turisma Bülegoala edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideala.

Entzün Clémence Mathieu Xiberoko Turisma bülegokoa : 

Bertsuaren üngürüko mintzaldia arramaiatzaren 8ean Maulen ! Bada urte zonbait jadanik, Mauleko Koblaka alkarteak bertsu hitzordü ezbardinak proposatzen dütüala Xiberoaren gainti. Ostirale hontan, Maialen Lujanbio, Eüskal-Herriko bertsulari txapeldüna jinen da Maulera mintzaldi baten eskentzera. « Geien trataera ezbardinak bertsolaritzan », hona zer izenbürü düan bere mintzaldiak eta eraman düan lana erakatsiko dü. Bertsuetan, geiak nola ezbardinki lantzen ahal diren explikatüko dü Gipuzkoar bertsulariak. Mintzaldia oroer zabalik da, arramaiatzaren 8ean igaranen da gaüko 7etan, Mauleko Matalaz karrikan Hebentik alkartearen egoitzan.

Entzün  Ramuntxo Christy Koblaka alkarteko lehendakaria : 

Antzerkiak bere püblikoa badü Xiberoan ! Beste behin frogatürik izan da, Mauleko Maiatz Tauladan festibalak kaüsitü düan arrakastaz. Tokia antzerki taldeak, urtearen kursean ikastetxeekin eramaiten düan lana eta ateleriak bere ondorioak ekarten dütü. Festibala izan da lan horren erakustea bena kanpotik beste talde ta ikusgarri jinaraztea egitarauaren aberasteko. Püblikoak bere aldetik, bere küriositatearen betatzeko, obra berezi bezain ezbardinen ezagützeko gogoa erakutsi dü beste behin ere. Hatik, ahalak beharrezkoak direla kültüraren bermatzeko erran deikü Mixel Foucher antolazaleak eta Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak baieztatü deikü, Herriko Etxeak bere ekarpena etxekiko düala, herritarrek festibalari beren etxekidüra erakutsiko düeno.

Entzün Mixel Foucher Tokia antzerki taldekoa eta Antzerki Festibalaren antolazalea :


Entzün Mixel Etxebest Mauleko Herriko Etxearentako partaidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan