Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Mula Nazrudinen ipuinak 2011 2012
Emankizüna



Sustrai Colina sailakatü da 232 püntüekin, XILABA, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako lehen final aitzinekoarentako, neskenegünean Muskildin iragan zen lehen kanporaketan. 2. Aitor Servier 210 püntüekin, 3. Xan Alkhat 203,5 püntüekin, 4. Egoitz Zelaia 189,5 püntüekin, 5. Guillen Hiribarren 186 püntüekin eta 6. Mixel Etxecopar 184,5 püntüekin. 200 jenteen aitzinean, saio libertigarri eskeini züen sei bertsolariek. 2. Kanporaketa Senperen jokatüko da, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Battit Crouspeyre, Xumai Murua, Lur Renteria eta Maddi Sarasua Laskarai, bertsolariekin ürrietaren 11an 17:00etan Larreko Kültürgünean.
Urriaren 4ean Müskildin hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelgoa. Hemezortzi bertsolariek hartüko düe parte eta hiru kanporaketa eta bi erdi finalak jokatüko dira, Baionan izanen da finala azaroaren 15ean. Muskildin jokatüko den lehen kanporaketan Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat bertsulariak neürtüko dira. Maia Etxart aritüko da gei-emaile Müskildiko Posonpesenea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sartzeak han berean izanen dütüzüe salgei.

Muskildiko herriko bestak ospatüko dira, irailaren 12,13 eta 14ean. Ostiralean 21etan, azken urteetako maskaradetako xorrotxek kantaldi bat eskeiniko düe. Neskenegünean 

