Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna
Xiberoko Botzako galtotegia
Artxiboan



Oilarrak, Xiberoko kantari taldeak, neskenegünean püblikoaren aitzinean, bere hogeigerren urte bürüa ospatüko dü. Karia hortara, beste kantari, eta müsikalari andana bat kümitatü düe, Ainerak taldea, Magali Zubillaga, Lous de Brouces, edo Xiberoko Txarranga bai eta ere dantzariak, Garindainekoak eta Iruski taldekoak. Besta handia dateke eta kantorea ohorretan düdarik gabe, Mauleko Maule Baitha zine gelan neskenegunean gaüko 21:00etan.
Mendien zirkulua, auzolana, batzarrea, Nafarroako erreinuaren aitzineko euskal komünitateek sortürik antolakuntza, bai eta sinesmen eta egitate bereziak aipatzez, arrapostü ekartzera enseatü dira,
“Euskal desertore eta insumituak gerla haundian” Jacques Garat-en libürüa presentatürik izan zen iragan neskenegünean Maulen. Desertore eta insumituen fenomenoa, beste eskualdeetan beno haundiagoa izan zen Euskal Herrian, emigrazioa eta mügaren urbiltarzünarengatik besteak beste. Idazleak, itzalean etxekirik ziren horren üngürüko xehetarzünak bildü dütü eta argitara berriz ekarri. Libürü honek, desertore eta insumituen fenomenoa, gerla haundia hemen bizitürik izan zen bezala, historian sararazten dü. Libürüa Elkar argitaletxeak dü plazaratzen, frantsesez da eta libürütegi hon güzietan edirenen düzüe.
Bilusik, bere hirugerren dizka presentatüko dü 

