- Kultura
- Agerraldiak: 3614
Haur maskaradak Idauze-Mendi Botingoako eskolan
Idauze-Mendiko eskola botingoak, urte osoan eraman xede pedagogikoaren emaitza eskentüko dü arramaiatzaren 22an neskenegün arrestiarekin 16.00tan eskolako barrioan. Eskola hortako ikasle güziak maskaradari dira paratü. Bedera bedera kargü güziak aztertü dütüe, bertsolaritzari paratü, kabana eta buhameen perediküak pentsatü eta beste. Ariketa hau jokü bat bezala hartü düe haurrek, alta ber zoinean, eskolako programa jarraiki düe ürratsez ürrats, izan idatzian, irakurtzean ala ordenagailü lanetan. Bestalde, algarren artean lan egiten eta alkar errespetatzen ere ikasi düe. Proba bat ez dela orenak eta orenak ttotto egon beharrik ikasteko.
Entzün Maritxu Davant Idauze-Mendiko eskolako errejentsa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)