Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna



"Barbau Hamalau" Dominika Rekalt-ek idatzi düan obra berria antzeztüko da lehentze Xiberoan, üztailaren 4 eta 5ean Ozazen gaüko 21.30etan. Hebentik alkarteak antolatürik, xiberotar andana bat dantzan, kantan eta antzerkian edireiten da. Horrez gain, CNAS (Cuivres Non Astiqués de Soule) fanfareak, Jamal eta Hosmi M'Hanna dantzariek, Suak taldeak sutan, Kakots taldeak eszenografian, eta Pierre Vissler-ek sonü sortzean parte hartzen düe. Leküak mügatürik beitira, aitzinetik züenaren hartzea Xiberoko turisma bülegoetan aholkatürik da.
Pastorala, “Le Trésor des templiers” ikusgarria, kontzertü klasikoa, kantaldi lirikoa, Garindaineko Kantarien biltzarra, Ezpartinaren besta, baita ere pilota inizazioa edo mendi aterraldiak besteak beste, 200 bat proposamen biltzen dütüan Üdako Kültüraldia presentatü dü Xiberoko Turisma bülegoak. Kültür eskeintza aberratsa da üda hontan ere, eta Turisma bülegoako züzendaria den Chantal Gizagaitz-ek erran deikün bezala, turistek hebenko kültüraren gosea erakusten düe eta hebenko jenteekin harremanetan sartzeko galdegile dira. Bestalde Kültüraldia libürüxkan, Euskarak lekü gütti düala aitortü deikü eta lanean ari direla Herri alkargoarekin, lekü haboroen eskeintzeko.
San Antoni egüna ospatüko da igantean Muskildin, Muskildi Bizirik alkarteak antolatürik. Horrez gain beste animazione badateke, hala nola herriko dantza eskolaren jeia ostirale arratsean baita ere Jondone Johaneko süa dagün astelehen gaüan San Antonin beti.
Santutxuko Gaztedi dantza taldea historioan sartü da iragan neskenegünean, Xiberoan berean maskaradak eman düan hegoaldeko lehen euskal dantza taldea beita orai. Zalgizeko herriko besten karietara kümitatü zütüen herriko gazteek eta kausitze ederra izan da, alde batetik püblikoa saldoan hüilantü beita eta bestetik Bizkaitarrek Xiberoko ohidüra zaharra jarraikiz artearen arrauetan eman beidütüe.
Iragan neskenegün arrestitan Iruriko herriko besten karietara, Iruri eta Zalgizeko azken maskaradak eman dira. Xiberoko herri andana bat kurritürik, Iruri, Zalgize eta Mendikotako gazteek, hiru herri horietako herritarrer eskeintü deie azkena. Joküa aspalditik ontsa plantatürik eta dantzariak ere franko trebatürik, so egileek memento goxoa iragan düe. Dagün uztailan Santutxuko maskaradak errezibitüko dütüe eta dagün ürrietarik harat Iruri eta Zalgizeko herritarrek pastoral mustrakak hasiko dütüe, 2015ean Père Landes pastorala emanen beitüe alkarrekin. 

