Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Artxiboen kronika !!
Emankizüna
Zozial Emankizüna 18/10/29a
Artxiboan



"Borrokak presontegian" Gabi Mouesca-ren libürü berria argitaratzen dü egün horietan Zortziko agitaletxeak. Euskaraz eta frantsesez, bi edizione ediren ahal dira. Libürüak, 1985 eta 2000 urte artean preso zelarik izkiribatürik hogeita hamahiru testü biltzen dütü. Gütitan aipatüa den presondegiko borroken lekükotarsünak ematen dütü libürüan. Gabi Mouescak erran deikün bezala, presondegian bidegabekoaren kontre borrokatü, borrokatzen eta borrokatüko diren güztientzat omenaldi bat da. Eztabaida ekarri nahi dü, presoen egoera aipatzeko, beren dretxoak eta duintarzüna errexpetatürik izan diten.
Sustrai Colinak irabazi dü Euskal Herriko Bertsolari Txapelgoako final aitzineko azken kanporaketa. Unai Agirre bigarren, Jexux Mari Irazu hirugarren, Aitor Mendiluze laugarren, Jone Uria bostgarren eta Agin Laburu seigarren. Saio borobila eskeini düe bertsolariek nonbre haundi hüllantü den püblikoari eta püntüazionearen aldetik beste saio beno aphalagoak egon badira ere, sei bertsolarien artean izan den deskarta ttipiak frogatzen dü talde lan honaren egitea kausitü düela. Dagün abentüaren 15ean Barrakaldoko BEC gelan finalean aritüko dira beraz, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelümendi, Aitor Mendilüze, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Maddalen Lujanbio txapela defenditüko düana.
Eüskal herriko bertsolari txapelgoako finalean ariko diren zortzi bertsolarien izenak, neskenegünean ezagütüko dira Maulen. Elizondo eta Donostiako saioetarik landa Maulen ariko dira azken 6 bertsolariak püntüazione hobenaren kausitü nahian. Bertsolariak dirateke, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu, gai emailea datekealarik Joana Itzaina. 17.30etan xüxen hasiko da saioa. 1200 lekü saldürik izan badira jadanik, orano 500 bat batzen dira. Bestela jakin ezazüe Eüskal Irratietan züzenean hedatüko dela, gure bi aditüekin Ramuntxo Christy eta Xan Alkhat.
2013an Barkoxeko Etxahun alkarteak, dantza, antzerki, gogoeta-eztabadak, sail ezbardinetako jeiak antolatü dütü. Iragan ostiralean egin den alkartearen biltzar nausian, Patrick Queheille Kanpo lehendakariak erraiten zeikün bezala, izan dadin, Hebentik, Bil Xokoa, Eusko Ikaskuntza, Barkoxeko Herriko Etxea ala Rugby taldearekin, animazioneak geroz eta haboro beste alkarteekin partaidetzan antolatzen dütüe, eta hortaz botzik agertü zaikü.
"Magouilles et Conflits de canards" antzerkia proposatzen deikü Mauleko Kültür sailak azaroaren 15ean, ostiral gaü hontan 21etan Urdiñarbeko gelan. Jean-Marc Magnoni eta Jérôme Paquatte-n obra bat da. Azken hura antzezlan hortan aktore da Floriane Muller-ekin. 2012garren urtean sortü zen antzerkia eta Avignon-eko antzerki festibalean arrakasta bildü züan. 

