Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Artxiboan



25. Xiru festibala iraganen da aste ondar hontan, apirilaren 11,12 eta 13an Xiberoan. Müsika eta sorkuntza festibalaren gaüaldiak eginen dira Altzai eta Gotainen. Aurtenko lema da, « Made in heben”. Laborantxak bost ahalak egiten dütü antolatzeko leküan mozkinen zabaltzeko, Xiru-en antolazaileek bereganatzen düe lema hori, leküko sorkuntzen presentatzeko Xiru festibalean. Hiru egünez hitzordü franko, horietan ostirale arratsean Altzain gaüaldia, antzerkia AOC, herritarrekin eta ere Kabiliako hiru emazte kantariekin. Neskenegün arratsean, Gotainen, Uzezteko Lubat konpainia eta ere igante arrestitan Gotaineko plazan kantore müsika emanaldi berezia …
Xiberoko Zohardia alakrteak, xede batetik besteala, Eüskal kültüraren biziarazteko nahikünte eskasarik ez dü. Neskenegünean Altzürükün egin zen biltzar nausia, 2013ko bilana egin zen lehenik, oritaraztez Xiberoa Kantüz kantaldian Dominika Etxart "Llarraki"-ri egin zeion omenaldia, eta alkarteko 40. urte bürüko ikusgarria. Bi jei horiek arrakasta üken züen eta holaz 2013-ko urteaz bilan baikorra egin düe biltzarrean. Aurtenko xede nausia, Jean Mixel Bedexagar-ek izkiribatü düan Alienor pastorala date. Beste urte egiten zen Xiberoa Kantüz kantaldiaren ordez eman da, apirilaren 30ean eta maiatzaren 3an Mauleko Jaï-alaïean.
Xiberoko hamabost bat dantzari gazteek, « Baküna Show » ikusgarri berri prestatzen hasi dira. Horien desafioa ez da ttipi, ezen Xiberoko dantzetarik abiatüz, beste esprezio bat ediren nahi beidüe, beraiek dioten bezala, kültüra arraberritzen ez bada, hiltzen delakoz. « Baküna Show » ikusgarria, Maulen azaroaren 7 eta 8an emanen da.
Txori Mugariak deitzen da, neskenegünean, arratseko 19-etan Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziaren eskütik, Hebentikeneak proposatzen deikün hitzordüa. Maialaen Lujanbio bertsoalaria da eta Xabier Erkizia, nolazbait erraiteko soinü trafikazale. Txori Mugariak, zentzü zabalean iparra aipatzen dü, bakotxak bere iparra txerkatzen düalakoz, eta Euskal Herriak ere bere iparra düalakoz. Lan honen obratzeko, bikotea elkarrizketa egiten Iparraldean gainti ebili da. Ororen bürü, obrak, Maialen Lujanbioren bertso, kanta edo testü irakurketak eta Xabier Erkiziaren soinü bereziak sartüz, irrati emanaldi edo soinüzko dokümental baten ütxüra agertzen dü.
Otsailaren 22an Santutxuko Gaztedi dantza taldeak, bere herrian Maskaradak emanen dütü. Düala 20 urte aitzinekoek egin züen bezala, eta nolazpait haien omenez, oraiko gazteek esperientzia bera biziko düe. Aitzinekoen esperientzia lagüntgarri izan bada ere, gazteek berek lan haundia egin düe, dantzetaz gain Maskaradetako joküen ikasteko eta berenganatzeko. Xiberoan egin ohi den bezala, goizeko barrikadetarik arrestiko jeia artino, bürütik bürü berdin berdina emanen dütüe. Kanbiamen bakotxa hizkuntzaren mailan dateke. Bizkaitarrez eta batuaz emanen dütüe, eta Xiberoan Kerestüek Biarnesez aritzen diren bezala, prediküak Galiziarrez emanen dütüe. Lehen emanaldia neskenegünean Santutxun dateke, ondotik, martxoaren 2an Bilbon emane dütüe eta maiatzan Zamudion.






