Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Artxiboen kronika !!
Emankizüna



Sustrai Colina Hendaiarrak dü irabazi 4. Xilaba, Ipar Euskalherriko bertsolari txapelketa. Azken bürüz bürükoan, Maddalen Arzallus-ekin lehiatü zen. 3. leküan Odei Barroso sailkatü da eta azken honek, kantatzeko manera honenaren sarixtatzeko Txato saria ardietsi dü. Ondotik, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Ramuntxo Christy sailkatü dira. Baionako Lauga gela beterik zen eta sei bertsolariek saio ederra eskeini züen. Haren entzütea osotarzünean parada eskeintzen deizüegü.
Sü Azia kültür alkarteak, bere interneteko günean lau mila audio dokümentü entzüteko gisan ezarri berri dütü.
“Baküna show” Kompany Beritzako dantza taldearen sorkuntza garaikidea taularatüko da lehentze, azaroaren 7 eta 8an Mauleko Jaï-alaïean. Xiberoko dantza eskola ezbardinetan ikasi düen gazte multxo baten xedea da eta düala 18 hilabete hasi ziren sorkuntzari korpitz emaiten.
2000 jente hüllantarazi zütüan Baküna Show ikusgarriak ostirale eta neskenegünean Maulen. Xiberotar dantza tradizionalarekin sorkuntza moderno eta fresko bat sortü düe, Xiberoko dantzaren historioa kontatüz. Püblikoa gozatü da eta arizaleak ere. Orain gaüza gogorrena, Xiberotik kanpo emaitea eta ber arrakastaren biltzea. Azaroaren 22an Hasparnen emanen da, Ürtarrilaren 24an Angelün, Ürtarrilaren 31an eta Barantailaren lehenean Donapauleun eta azkenik Donostin.
Xilaba, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako hirugerren eta azken kanporaketa, Aiherran iragan zena irailaren 18an, entzüteko parada eskeintzen deizüegü : 

