Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ikastolak 50 urte !!!!
Emankizüna
Kültür bizipenetaz
Artxiboan



Mauleko sasoin kültüralaren kari, Donostiako Aukeran dantza konpaniak, Geltokia izeneko ikusgarria emanen dü Mauleko Jai Alai-ean neskenegün hontan.
Ostirale hontan hasten zaikü Mauleko kültüraldia Maule gaineko plazan. Hilabete oroz familiarentako gaüaldi bat gutienez antolatzea dü xede kültür sailak.
Üdako Xiberoko kültür hitzordü nausia, Pierra Lhande pastorala gero eta hüilanago dügü. Arizaleak trebatzen dira aste oroz eta antolazaileak lanean karraskan ari dira dena pikuan izan dadin üztailaren 26eko. Anartean, komünikazioa ere ontsa lantzen ari dira, lehen lehenik "

Maider eta Jean Mixel Bedaxagar, Niko Etxart, Jean Bordaxar, Mikel Markez eta Eloise Durant, Eüskal kantoreaz aditüak direnak bildü zütüan Urdiñarbeko Bil Xokoa alkarteak iragan neskenegünean, Müsikaren Egünaren karietara egin zen mahainaren üngürüan. Düala ehün urte, Alemanian preso ziren Eüskaldün zonbait eman züen kantoreen grabaketak, nola bildü dütüan esplikatü züan Maider Bedaxagar-ek. Jean Mixel bere aitak aldiz, Sû Azia alkarteak eraman düan kantore zaharren bilketaz mintzatü zen. Niko Etxart-ek, kantatzeko leheneko maneratik gaurko moldeala zer bide egiten den zehaztü züan ikuspüntü personalatik abiatürik. Jean Bordaxar-ek kantorearen leküaz pastoraletan eta Mikel Markez-ek kantorea eta militantismoa jorratü züan. Azkenik Eloise Durant ikerlariak, emazteen leküaz kantagintzan egin düan ikerlanaren berri eman züan. Bi oren iraunten düan mintzaldi interesgarri horren entzüteko parada eskeintzen deizüegü orai : 



