XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Lapurdiko, Baxe Nafarroko eta sütut Xiberoko 20 bat talde aldizkatüko dira astelehen arrats hontan Garindaineko trinketean.

aurtenkoa azkena datekea?

50 urtez zer kanbiatü da?

Horietaz eta beste ari zaikü Xalbat Petrissans antolazalea:  

Giltzak:
Previous Next

Ostirale arratsan Barkoxeko "laborantxa astebürüa nantzerki batekilan abiatü da: Ülüa zopan!

Herriko gazteek emanik, jentea saldoan hüllantü da eta hanitx laketü, gozatü.

Laborantxaren ikuspüntü mundüa jorratürik zen, erri hanitxen lagüngoarekin.

Ikusle, arizale eta lagüntzaleengana joan gira: 

Previous Next

Igantean, ebiaren mehatxüa hor balin bazen, arrestiko 3ak30tan atertü da Sibastarrak pastoraleko aizaler leküa üzteko. Urdiñarbeko plazan 1700 bat pertsona bildü ziren eta haien abisaren biltzea hüllantü gira :

Previous Next

Sibastarrak pastoralaren 3. eta azken emanaldia zen atzo.

3 aldietan plaza jentez bete da, eta ezinago botzik ürrentü düe, bai behazale baita arizale eta antolazaleek ere bai.

Antxerak Gamere-Zihigak eraman dütü 1.700 eurotan, jakitez dagün urtean haien aldi datekeala.

erreportajea:  

Previous Next

Eleketa izeneko erakusketa bat bada ikusgei Barkoxen. Bideo andana batetaz osoturik, hainbat lekükotarzun entzüten ahal dira dantzaz elestatzen. Hau üda ürrentzeala arte ikusgei da. 3 zati desbardinetan zatitürik da, alde batetik dantzari lekukotarzün, bigarrenik artxibo lekükotarzunak eta hirugarrenik egünko xiberotar dantzaz, hainbat ikusgarrien parte zonbait ikusgei direlarik.
Ostegün arresti oroz zabalik da arrestiko 2etarik 8etara eta arrats oroz Barkoxeko pala txapelketa badeno. Arrestiko 6etarik goiti.
Tenore horietaz gain hitz ordu bat hartzen ahal da zabaltzeko 06 33 79 97 25  telefono zenbakiala deitzez.

Patrick Queheille "Kanpo" :


Mathilde Agor :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan