- Kultura
- Agerraldiak: 2192
2016ko Maskaradak igandean Sohütan abiatzen dira
Ihauti giroan sartüko gira igantean ,xiberoko maskaraden lehen emanaldiarekin ; aurten, Sohütako herriko gazteek dütüe plantatü eta üsantxa den bezala , lehen emanaldia Sohütako herrian izanen da.
Aurtenko berezitarzünetan , gaztetarzüna eta emazteen leküa erraitekoa da ; 30 arizaile dira 15 eta 25 urte artekoak eta 30 etarik 10 potiko baizik ez dira.
Battitta Berrogain eta Alain Guimonek erakaslegoa eraman düe eta joküa egokitü düe emazteer, hala nula buhameen joküa. Aurtenko berrikuntzetan ere, artzaintxak agertüko direla maskaradetan xorrotxen ordez.
Hots, ikusi beharko den maskarada; hortarako parada izanen da hebentik eta apirila 11arte herrietan kurritüko beitira.
Lehen emanaldia , igantean Sohütan , goizan barrikadak edo karrika ützülia arrestitan emanaldia 3ak eta erditan Sohütako arrabotüan, denborak etxekitzen badü...
Battitta Berrogain: