Berriak

Irakurtarratsa antolatzen dü Maule-Lextarreko libürütegiak, neskenegünean. Frantziako kültür ministeritzak « nuit de la lecture » izentatü du neskenegün gaüa. Hau, jentea libürütegietara hüllantarazteko xedearekin. Nahiz eta Maule-Lextarreko libürütegiak eüskarazko gaüaldi bat proposatü, honartürik izan da. Hola, Lehen Mündü Gerlaren üngürüan idazle, ikerlari, kantari, soinü eta beste badate. Xehetarzünak Maider Bedaxagar-ekin :
Bi asteren bürüan hasten dira maskaradak ! Dantzarien aldetik lan handia egin balin badüe, orano badüe egitekorik. Aintzindariak 10 dirate aurten, bena batek baizik ez zütüan bere püntüak oro ezagützen. Leheneko aintzindariek ez düe maskaradetan parte hartzen edo bestela beltzeriakoetan. Hortarakon gazteak plantatü dira, eta lan hanitx egin ondoan kausitzen ari dira.
Margo Faurie dantza erakaslea :
1909an Urdiñarben emanik izan zen "Sainte Hélène" pastoralaren testoa arratzamanik izan da eta Sü Azia alkarteari emanik, Jean Berdot-i esker. Historia bitxia da: 1909an hiru pastoral emanik izan beitziren herri hartan berean : lehena : "Roland" izenekoa. Bena emanaldia ürrentü ondotik, aharra handi bat piztü zen arizaleen artean. Xuriek alde batetarik ("Abraham" pastorala) eta gorriek ("St Helene de Constantinople" trajeria) beste aldetik, pastoral bedera egitea erabaki züen. Arren, ber egünean bi pastoral emanik izan ziren Urdiñarben, urte hartan! Emanaldi güne batetik besteala, 500 metrotako artea baizik ez zen. Maleruski, destorbü bat agitü zen gorriek emaiten züen "Sainte Helene" pastoralean. Agerraldia ürrentu gabe tauladaren parte bat erori beitzen, hil bat agitzez bai eta dozenaka jente mankatze. "Sainte Helene" trajeria horren testoa galdürik izan zen eta graner batetan berriz atzamanik bai eta traza honean arra-ezarririk ere. Baionako Erakustokitik igaran bada traza honealat arra-ezarteko, numerisatü ondotik (bilketa.eus), Sü Azia alkarteari eman dü Jean Berdot-ek. Eskü-izkiribü horren segürtantxan begiratzeko, aldiz, Maule-Lextarreko Herriko Etxeko kütxa segürtatü batetan ezarririk izan da.
Egün hartan ze igaran zen kontatzen deiku JeanMichel Bedaxagar-ek :
Pettarreko hamar bat besta batzorde edo "comité" alkar jüntatü dira aste ondar hontan "Ostatüen üngürüa/ barathon" egitateari esker. Ideia abiatü da ikustez geroago eta gazte haboro Xiberotik hürrüntzen zirela bestaren egiteko, eta ez zirela algar ezagützen. Lehen antolaldi honentako 10 batzorde hor ziren, denak Pettarrekoak. Kirol zoinlehentaka, jakitate orokor, dantza edo orano kantoreen bidez lehiatü dira 10 batzorde horik Xiberoko 5 ostatüetan Muskildin, Maulen, Urdiñarben, Bildozen. Dagün urtean 16 batzorderen kümitatzera düe xedea, jakitez aurtenko irabazlea Hoki izan dela.
Thomas Goienetxe :
Atarraztar hanitxen memorian gelditüko da 2016. urtea eta bereziki Atarratze Jauregian alkarteko kideentako. Bozik ziren iragan ostegün gaüan alkartearen biltzar nausian agertü zirenak eta alkarteko ardüradünek bilan oso baikorra egin düe. Atarratzen egin ziren bi emanaldietan kasik 5000 jente hüilantü ziren, milako bat Otsagabian eta 1800 Pariseko Le Chatelet antzokian. Hots 9000 jenteek ikusi düe Jean Pitreau pastorala. Kontüen aldetik 7500€ benefizio edo etekin agertzen da eta erran behar da Atarratze eta üngürüko kültür edo kirol alkarte edo eskola ezbardineri sos emaitzak egin dütüela. Azkenik biltzarrean jakinarazirik izan da, azken elkaldi bat eginik düela, Bizkaian, Bilboko Arriaga antzokian, Parisen egin züen bezala pastoralaren llabürpen bat emanen düe barantailaren 18an.
Marcel Errezaret :
