- Kultura
- Agerraldiak: 1946
Kantaldi bat Maule gainean gaur Le Qetzal elkartearen alde
Ostiral hontan Le quetzal, Guatemalako haurren eskolatzea lagüntzen düan elkarteak antolatzen dü kantaldi bat maule gaineko elizan.
Horretan Lea Escondeur, johane Berrogain , amaren alabak ariko dira. Eta lehen aldikotz Errejenta taldearen diska berriko kantoreak püblikoki emanen dütüe.
Guatemalako egoera, alkartearen lana eta ostiral hontako gaüaldiaz mintzatzen zaikü Leonie Agergarai, Le quetzal –eko kidea Iulen Guiresse-ren mikroan: