- Kultura
- Agerraldiak: 3730
Haur Kantu Txapelketako azken kanporaketa, arrakastatsüa izan da.
Eüskal Herriko Haur kantü txapelketako finalean, Xiberoa ordezkatüko düan ordezkaritza haütatürik izan da, iragan neskenegünean Urdiñarben egin zen kanporaketan. Haurtxoen kategorian, biazka Altzaiko Marie eta Kattin Urruty ahizpak, eta taldeka Basabürüko Ikastolako hirugerren zikloko ikasleak. Gaztetxoen kategorian bakarka, Sohütako Léa Escondeur, eta Urdiñarbeko Johañe Berogain. Kantari gazte horiek, dagün arramaiatzaren 13an Bilbon iraganen den finalean parte hartüko düe. Beste sari zonbait ere emanik izan dira, hara nola, haurtxoen kategorian, bakarka Müskildiko Aña Caset-eri lehen saria, bigarren saria Altzaiko Katti Garikoitz-eri, biazka bigerren saria Mauleko Argitxu Claverie eta Anita Elkegaray-eri. Gaztetxoen kategorian taldeka lehen saria Müskildiko taldeari (Clara eta Elisa Borthayre, Maialen Urrutiaguer, Aña Caset eta Maiana Uhalt) eta bigarrena Larraineko eskolari, bakarka bigerren saria Urdiñarbeko Johañe Berogain-eri. Sorkuntza saria Sohütako Eperra ikastolari emanik izan da eta püblikoarena Léa Escondeur-eri. Arraska ederra üken dü 2015eko HKT-ko Xiberoko kanporaketak, püblikoa nonbre haundia hüilantü zen eta ez da düdarik bihar ere kantari ederrak badiratekeala Xiberoan.
HKTxapelketaz Maite Lephaillek egin erreportaia :
Jean Bordaxar eta Jojo Bordagaray epaimahainako kideak :
Léa Escondeur "Ene historia" :
Johañe Berogain "Mauleko Erregina":
Marie eta Kattin Urruty "Erriñi bat":
Müskildiko taldea "Gütüna":
Argazki haboro ? klixka "Haboro irakurri"