XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoko kantu txapelketak arrakasta üken dü!

Xiberoko kantu txapelketak arrakasta handia üken dü, oihal etxe delakoa osoki betez ;
Behazaleek oso gustükoa ükan düe, eta azpimarratü gogotik entzünen zütüela talde haboro.
Halere 12 taldek parte hartü düe eta 4 saristatüak izan dira.
Basabürüko neskatileek püblikoaren eta taldekako saria eraman düe, kantu herrikoien nahasketa batekin.
Bestalde, Johañe bedaxagar eta Pierre Ducassou-k binazkakoen saria, horiek Ibañeta pastoraleko « Jeiki düzü artzaina » kantorea emanez.
Bakarkako saria Alain Etxeberrientako izan da Domecq mariñelaren hiltzea kantorearekin.
Azkenik aurten Dominika Agergarai Olhasoren omenez sari bat bazen eta hori Jaragoyhen aita semeek düe irabazi  Trai Trai Trai kantorearekin.
Irabazleen kantoreak eta bere elkarizketa:
Basabürüko neskatilak:


Johañe bedaxagar eta Pierre Ducassou:

Alain Etxeberri:

Jaragoyhen aita semeak:

Dominique Eperre: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan