XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoko Ikastolek pastoraleko apaidüak plantan ezarten dütüe. Egüerdiko 500 bazkari prest izanen dira 16€-tan salgei, arratsan 250 aihari izanen dira 10€tan salgei. Apaidüa nahiant güzier zabalik da. Izenak aitzinetik eman behar dira atxülütoki, Christine Etxebest deitüz 06.74.96.79.38 zenbakiala edo Mailis Uthurry 06.83.96.20.25la. 

Entzün Christine Etxebest Eperra ikastolako etxekoa : 

"René Cassin Pastorala" Sohütarrek emanen düe üztailaren 28an eta agorrilaren 4an. Jean-Louis Davant Xiberotar eüskalzainak düala pastoral hau idatzi. Aurten, bi errejent berriak, bi herritar gazteak ikusiko dira Battitta Berrogain eta Alain Guimon. Kantoreen ermailea Jean-Louis Arambürü Bidabe Altzaiarra izanen da, dantzen erakusleak Agnès Laborde, Yvette Landarrabilco eta Marie-Laure Heguiaphal. Jauntzien ardüradünak Joana Etxeberri eta Sylvie Etxart dira, josle andana batez ontsa lagüntürik. Orotarat, 100 bat aktür ikusiko dira, 110 lagüntzale antolakuntzan eta 17 sonü egile. Sorkuntzak ikusten ahalko direla, dantza, kantore, müsika, jauntzi eta taula joküetan. Üztailaren 28an eta agorrilaren 4ean, igantez arrestiriko 15.30tan emanen da pastorala eta oraidanik sartzeak erosten ahal dira Baionan Elkar Mega Dendan eta Xiberoko Turisma bülegoetan.

Entzün Pierrot Aren pastoraleko egitaraua presentatzen : 


Entzün Battitta Berrogain pastoraleko errejenta : 

Entzün Dominique Pinque René Cassin pastoraleko süjeta : 

Entzün Céline Othatceguy süjetaren emaztea : 

Entzün Jean-Louis Aramburu pastoraleko kantore eramailea : 

Entzün Allande Errezaret pastoraleko arizale bat : 

Entzün Peio Berrogain pastoraleko dantzari bat : 

Margo atelierak, arteaz mintzaldiak, zinema gaüaldi bereziak, proposatzen dütüala Mus'Arts alkarteak Xiberoan. Antolazaleak botzik dira jenteen parte hartzeaz eta dagün ikasurteko ber bidean jarraikitzeko nahiküntea erakutsi düe. Margo atelierak setemere hatsarrean hasiko dira eta ürrietan lehen mintzaldia. Jean-Auguste-Dominique Ingres margolaria Xiberoan date, berantxago Montauban hiriko erakusgian artista hontaz den erakuskaren ikusteko ateraldi bat proposatüko dü. Mus'Arts-ek beste konferentziak eskentüko dütü orano ere eta ikastaldi haur ta gehitüentako.

Entzün Thomas Le Cœur Mus’Arts alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Üztailaren 24tik- 30ala, Maulek bere hondarrea ospatüko dü. Erdi-Aroko joküak nolakoak ziren, Xiberoko dantzen aipaldi eta Maule-Gaineko plaza eta etxeen historien aipatzeak dirate hitzordü nausiak. « Mauleko Hondarrea » hitzordü honen aipatzeko, Gaztelüko Lagünen Alkartea üztartü da, Xiberoko Zohardia eta Hebentik bezalako alkarteekin. 

Entzün Béatrice Lahargoue kültür zinegotsia animazioneak aipatzen : 


Entzün Joël Larroque Gaztelüko Lagüneen Alkarteko lehendakaria  : 

Entzün Mixel Etxekopar "Matalaz" filma dokümentala presentatzen : 

17. aldikoz, “Gaü Izartsü”, gaüaldi lirikoa iraganen da üztailaren 19 an Altzürükün. Istoria lüze badü gaüaldi honek, uste gabe erakasle liriko baten ezagütza egin züan Johañe Carricaburu , Altzürüküko aüzapezak eta desafio bat bezala antolatü zen lehen kantaldi lirikoa Altzürükün. Geroztik, urte güziz egin da eta emeki emeki jenteak bere ganatü dü kantatzeko manera hori. Aldi hontan, bi soprano entzünen dira : Léila Brédent eta Sandrine Carpentier, pianoren lagüntzarekin. Opera ahaideak emanen dütüe, Mozart, Poulenc, Verdi eta beste. Artean ere, Xiberotar kantariak hor dirate, Jean Bordachar, Jean-Noël Pinque, Ttuttu Luro eta Robert Larrandaburu. "Gaü Izartxo" Altzürüküko elizan üztailaren 19an ostirale arratsarekin 21.00tan.

Entzün Johañe Carricaburu Altzürüküko aüzapeza eta antolazale bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan