XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Erdi aroko liürüen apaintzeko tekniketaz mintzaldi bat proposatzen dü Musarts alkarteak

Ateliers des mus’arts elkarteak mintzaldi bat antolatzen dü neskenegün huntan. Elkarteak marrazki kurtsoak eskeintzen dütü, Monica Ugarterekilan, izan haur ala gehitiendako. Horrez gain mintzaldiak antolatzen dütü ere.
Aldi huntan Cecile Izambert dateke kümita, hura margolari izateaz gain, lehenoko tekniketan eta partikülarzi erdi aroko tekniketan berezitürik da. Mintzaldian, erdi aroan libriak zütüen inportantzia eta nola apaintzen züen manera aipatüko dütü.
Hitzordia neskenegün huntan Mauleko libürütegian dateke arrestiko 14.30tan.
Ateliers des mus’arts elkarteko Thomas le Coeurek mintzaldia presentatzen deikü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan