Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Frantzian karriken izenen %98a gizonen izenak dira !
Hortaz ohartürik, Sohütako herriko kontseilüak bere helbidetzean jarri behar zütüan azken izenetan emazteak omentü nahi zütüan.
Fibraren pausatzea planoarekin herriak behartürik dira haien karrika eta bide güziak izentatzea.
Sohütan kartieletan jadanik ezagütürik ziren toponimiako izenak atxiki dütüe bena orano 18 karriker izen bat atzaman behar züen.
Christelle Mange, Sohütako mera :
Robert Elizondo, Ikerzaleak alkartearekin xedean parte hartü dü :
Urte oroz ehünka izen elkitzen badira, aurtenkoetan Josette Jimenez Mauletarra ere bai agertu da horietan.
Su ehaile eta erizain, bere bizia besteen zerbütxüan ezarri beitü dü ohore hau ükenen.
30 urte su ehaile dela Maulen, 2010an Haitin joan zen lagüntzera lürrikadaren ondotik, speleologiako sokorri taldean da ere bai eta lehen sokorri kurtsoak emaiten dütü.
Zeremonia bat antolatü gei düe aurten medaiaren errezebitzeko ofizialki.
Josette Jimenez :
Besta egüna zen neskenegünean Maulen !
Erronkari ibarreko herritarrak eta mera ala orano herriko kuntseiler hor ziren mauletarrekin biazkatzeko.
Mauletarrake ere nasaiki hüllantü dira beren süstengüaren erakusteko.
Kantore dantza eta apaidü , bena ere entrepresa bijita ziren programan.
Sinbolikoko panelak ezari dira Mauleko herriko etxearen aitzinean eta ber gisako zurrezko oharmen taula elibat eskeini dira Erronkariko herri bakotxari, beren herriaren sartzetan ezar dezen
Hanko giroa hartü dügü:
Barantailaren 6 eta 7an bi lürrikarrek Kurdistaneko ipar eta mendebaldea hunki dütüe.
Igaran astean Reso xiberoan bizi den kurdoarekin mintzatü ginen, harat hullantü da eta hantik berriak eman dereizkü :