- Politika
- Agerraldiak: 1335
2021 urteko kontüak bozkatü dira Xiberoko botingoako azken bilküran
Apirilaren 2an, 43 herrietako 40 ordezkari jüntatü dira Mauleko zindikateko egoitzan igan urteko kontüen bozkatzeko.
Aho batez onartürik izan da 22 600 €ko defizita, errezetak 425 000€ koak izan direlarik aitzin kontü orokorrarentako.
Aurtenko aitzin kontüak ere batetan bozkatü dira. Bideen arra berritzeak, ur ütürrien kalitate zaintzea eta üjatüzko entretenitze laner lotürik direnak.
Bortükaren aldetik, Xibero kanpoko artzainer batzarri eginen da aurten ere leküa baratzen zen 4 olhetan. Buru beltza alkartearekin partaidetza indartzea aipatü da ere bai.
Oihanaren kudeketaren aldetik, bagoa ez da nahi bezala saltzen, eta sos ütürri nausi bat izan ondotik, ez da nahi bezala balorrizatzen ahal egürra azken urteetan.
Jacques Barreix eta Josy Arrosagaray :