XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

1639an Louis XIII frantziako ordünko erregeak Mauleko gaztelüa saldü züan, horrek ekarten zütian podereekin.

Xiberoko haütetsiek gaztelüa erosi nahi bazüen De Treville-ek ere bai ...

Bien arteko auziak 1639tik 1661 urteala arte iraün züan, eta azkenean De trevillen eskü baratü zen gaztelüa eta beste ;

Herritarrer sos gero eta haboro galtatzeak beren kexüa ekarriko du eta altxatzea ere bai.

Altxatze horren bürü zen Matalaz apeza eta abentüaren 8an ehorik izan zen 1661ean, Mauleko kürütxe xurian.

Jean Louis Davant:

Previous Next

Ipar Eüskal herriko gaztentako informazioa sortü gazteek eginik !

“Bada” hedabide berriaren xedea hori da. Ürrietaren 19an sortü zen eta sare sozialetan aktüalitatea partekatzea erabaki dü.

Ipar Euüskal herriko 3 probintzietan 10 bat lagüntzaileek informazioa biltzen düe.

Momentüko Xiberoan Leire Casamajou korrespondente bakarra da. Xehetarzünak partekatü deizkü :

Herri existentziakoak Maulen züen aste ondarrean

Neskenegun hontan 30 bat jentek parte hartü düe Eneko Bidegain idazle eta ikerlariak, eta Asisko Urmeneta marrazkilariaren Herri existentzia izeneko mintzaldiala. Herria libratü nahi düan taldea da hau, eta mintzaldi horietan nola egiten ahal den esplikatzen düe. Borroka armatüa ez dela ebili ikusirik, proposatzen düena da gaüzen eraikitzera, ikastolak, gaü eskolak, laborantxa kanbera eta beste hanitxetan eginik izan den bezala. Adibide gisa wikipedia Frantses edo Espanol bertsioneak ahal güntüke üzten eüskal artikuluak hobeki eginik baldin badira, eta wikipedian bakotxak sortzen ahal dütütugüla artikuluak erraiten düe.

Asisko Urmeneta :

Eneko Bidegain :

Mintzaldia osorik :

Previous Next

Kalitatezko osagarri zerbütxü batentako : EH Bai-ek Mauleko ospitalea beste Ipar Eüskal Herriko ospitaleekin lotzea galtegiten dü !

Orhitarazteko, iragan maiatzean, Mauleko ospitaleko zaintza batzordeak, Olureko ospitalearekin züan züzendaritza partekatüaren hauxtea deliberatü züan.

2021 undarra arte badüe züzendari berri baten atzamaiteko.

Mauleko ospitalearen küdeatzeko züzendari berririk agertü ez denokoan, Paueko ospitaleak dü joanarazten.

EH Baiek, lürraldearen muzte administratibo desegokia salhatzen dü.

Mauleko ospitalea « Maule-Xiberoa »  lürralde alkargoan izateko partez, « Nafarroa-Euskal Kosta » lürraldeko ospitale alkargoan izatea galtegiten dü.

Egoitz Urrutikoetxea :

Previous Next

Euskal alkargoak Xiberoan « galtozkako harat-honaka » abentüaren 4ean abiatüko da.

Euskal alkargoko bürüa eta beste hainbat ordezkari hor ziren.

Zerbütxü berriaz gain Maule Agerriako aferaz galto egin deiogü Jean René Etchégaray alkargoko presidentari:

Harat Honakaz xehetarzünak oro Christelle Mange Sohütako merarekin:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan