Politika

Previous Next

Onizepeko bidea zen trabatürik.

Bake artisauek deitürik ipar euskal herri osoa blokatürik zen preso politikoen geian Frantziari aitzinatze baten galtegiteko.

Blokajean zirenen üngurüa egin dügü, esplikatzen deiküe zentako hor ziren:

00:00
00:00
00:00
Previous Next

Üdako herriko kontseilüa egin da Maulen aste hatsarrean.
Aipagei nausietan « les events » izeneko bastimentüa erosteko xedea EPFL organismoaren lagüntzarekin.
Bildüma osoa Louis Labadot-rekilan :

00:00
00:00
00:00
Previous Next

Düala hilabete zonbait Mauleko herriko etxeak Palestinako herri batekin birazkatzeko ürratsak eman zütüan.

Zisjordiako Balata errefuxiatü hirilat hüllantü dira hamar bat egünez Mauleko herriko etxekoak baita gizarte zibilako pertsona zonbait.

Haien artean Joane Foirien, bere lekükotarzüna bildü dügü :

00:00
00:00
00:00

 

Previous Next

Bake artisauek mobilizatzea deitzen düe neskenegün hontan.

Jon parot eta jakes esnal preso politikoen baldintzapeko askatarzünaren ükatzea ikusirik, estado frantsesari keinü egin nahi dioie.

Bideetan ahal bezain güti kurritzea kuntseilatürik da, bestalde pizinak bezalako gune eli bat zerratürik dirate. Mementoko Xiberoan ez dügü halako zerratzeen berririk üken.

Hitzordüa Mauleko trein eküragian da goizeko 10 orenetan, ondotik alkarrekin beste güne batetarat joaiteko.

Bake artisauetako

00:00
00:00
00:00

 

 

Previous Next

Azterketak eüskaraz igaiteko debeküaren aitzinean Akademiako Ikuskaritza edo inspektüraren bülegoa oküpatzen düe erakasle, etxeko, ikasle ta militanteek.

Bortikzeria erabilirik izan da poliziaren partetik.

Horren berri emaiten deikü han zen Beñat Elkegaray'ek:

00:00
00:00
00:00

Bülegoa igante arte oküpatü gei düe.

(Gillen Sagaspe, Xiberoko Botzan aste batez ikastaldiz üken dügün ikasleak dü alkarrizketa eraman)

argazkiak ikusgei, kazeta.eus-en: https://www.kazeta.eus/fr/info_kz/20220616/frantziar-polizia-bortizki-oldartu-da-azterketak-euskaraz-egitea-aldarrikatzen-zutenen-kontra

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan