XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

ZEN Oztibarre aldeko sustengu taldeak Harreraren alte gaüaldi bat antolatu du.

Sartu berri diren presoneak administrazio mailan, babes juridikoan, bai eta lana edo etxe atzamaiteko laguntzen dutue Harrera alkartekoek.

Pagolako sustengu gaualdian joko due azken 7/8 urtetan Lannemezan presontegian igaran diren artistak.

Arratseko 8onetan Dantza badateke Mixel etxekopar eta Galtxetaburuk alaiturik.

Ondotik bertsoak Amets Arzallus eta Odei barrosorekilan. Harreraren hitazartze baten ondotik kantaldia Niko etxart, aitor gorostibel, xabi bastida, anje duhaldekilan eta azkenik kontzertua Xiberootsekilan !

Edateko eta jateko badateke.

Didier Aguer :

Previous Next

Yannick Ogor laboraria HAU aldizkariaren azken zenbakiaren elkitzearentako kümit zen.

« Le paysan impossible » libürüa elki bazüan 2017an, mintzaldia egünko egünean laborantxan plantan ezarrik diren bioseküritate normetaz izan da.

Mintzaldia behatzeko : http://hau.eklablog.com/yannick-ogor-et-la-disparition-des-paysans-p2971349

 

Lekükotarzünak :

Eüskararen aldetik 2021.urtea esperantxa ütürri izan da!!

Aitzinatze zonbait izan badira ere, izan eskola ala üda leküren aldetik eüskararen aldetik bada orano zer egin!!

Maite Etcheverria:

Giltzak: ,
Previous Next

Xiberoko botingo edo sindikatak 2021.urtea aitzineko urteak beno hobeki ürrentü dü.

Iratiko etxoletan ere 57.000 jente beno habororekin oso baikor dira.

Horietaz eta beste ari zaizkü Jacques Barreix botingoabürüa, eta Josy Arrosagaray Iratiko eramailea:

Previous Next

Hori elki da beste honanbeste püntüen artean Udalbiltzak 2020 urtean abiarazi züan inkesta soziologikoan.

« Aztiker » ikerketa zentroari euskal herriko kohesio diskurtsoen azterketa baten egitea galtatü zeion.

Goierri, Sakana, Arratia, Nafarroako Erribera eta Xiberoa eskualdeak lantürik izan dira identitate kohesio azkarra ikusten beitzen.

Inkesta honen ondorioak aipatü dütügü Javi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariarekilan :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan