Berriak

Mauleko kuntüak bozkatü dira barda (ostegünean) Mauleko kuntseilüan…
Betiko eztabadak partiarazi dütü 2023ko aitzin kuntüen bozkatzeak
Benat Elkegaray-en opozizioneak saltzen dü kuntüen zühürtze mentsa, Louis labadot merak dioalarik aitzineko herriko etxean zorren ondorajeak harek dütüala pakatzen.
Irabarneko jauregiaren alkartea deseginik izan da, « régie »a baten plantatzeko.
Horrek ere opozizioneak düdak altxatü dütü.
Azkenean ez bada botz batez egin , kuntüak bozkatürik izan dira.
Mauleko ospitalearen aipatzeko aprada izan da ere Louis Labadot merarekin:
Mauleko kuntüen irakurte bat egin deiküe ere kuntseilükoek:
Louis Labadot herriko mera:
Benat Elkegarai opozizioneko:
Sébastien Challa opozizioneko:
EH Bai alderdikoek herri orotan etxe hütsen eta 2.etxebizitzen kopürüan argitan eman dü. Herriko sargian seinale zonbait ezartez. Xiberoan ere bai, jente zonbaitentako etxe baten atzamaitea izigarri gaitz baldin bada, bigarren etxebizitza eta etxe hütsen zionea %24,81ekoa da. Halere zenbakiak interpretatu behar dira, gite edo camping güneak bigarren Etxebizitza bezala kontsideraturik beitira inkesta egiten direnean. Hola Larrainek du 2.etxebizitzen hein gorena %58 arekilan.
Xehetarzünak EH bai koalizioko Nicolas Blain, botz eramailearekin :
Frantzian karriken izenen %98a gizonen izenak dira !
Hortaz ohartürik, Sohütako herriko kontseilüak bere helbidetzean jarri behar zütüan azken izenetan emazteak omentü nahi zütüan.
Fibraren pausatzea planoarekin herriak behartürik dira haien karrika eta bide güziak izentatzea.
Sohütan kartieletan jadanik ezagütürik ziren toponimiako izenak atxiki dütüe bena orano 18 karriker izen bat atzaman behar züen.
Christelle Mange, Sohütako mera :
Robert Elizondo, Ikerzaleak alkartearekin xedean parte hartü dü :
Besta egüna zen neskenegünean Maulen !
Erronkari ibarreko herritarrak eta mera ala orano herriko kuntseiler hor ziren mauletarrekin biazkatzeko.
Mauletarrake ere nasaiki hüllantü dira beren süstengüaren erakusteko.
Kantore dantza eta apaidü , bena ere entrepresa bijita ziren programan.
Sinbolikoko panelak ezari dira Mauleko herriko etxearen aitzinean eta ber gisako zurrezko oharmen taula elibat eskeini dira Erronkariko herri bakotxari, beren herriaren sartzetan ezar dezen
Hanko giroa hartü dügü:
