XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Neskenegün goizan mintzaldi bat antolatzen dü xiberoko EHbai alderdiaren adarrak.

Üda hontako arrenküren ondotik, ez dadin hola jarraiki, delibero politikoelibat hartü beharko da, bena hortako gaia ontsa ezagützea beharrezkoa da.

Hortako informazio trükatzeko mintzaldi bat antolatürik date, haütetsiak Maule Baithala joaiten ahal baldinbadirate, züek ere bai hitzaldia jarraikitzen ahalko dükezüe Kanaldude edota Xiberoko Botza/Euskal irratiak behatzez.

Audela galtoak helaratzen ahal düketzüe 07.67.34.31.31zonbakilat idaztez edo Irulegiko Irratilat deitzez 05.59.37.14.11'lat.

EHbai'ko Egoitz Urrutikoetxea:

Larraineko kontseilüko gehiengokoek zentako ez düen parte hartüko esplikatzen deikü Jean Do Iriart Larraineko merak:

-llabürzki:

-osoki:

Mintzaldiko 4 hizlariak:

-Benoit Tauzin laborari ta artzaina

-Jacques Barreix botingoa edo sindikatabürüa

-Andde St Marie Akitania Berriko eskualdeko ordezkaria

-Battitta Laborde Euskal alkargoko bortüaren arduradüna

Previous Next

Mauleko agiantzak igaran dira joan den aste ondarrean.

Usatüzko aipageietaz gain, zankobaloko zelai sintetikoko lanak zentako ekuratürik diren? Zentako barantailaren 3an epaitegi administratiboalat deitürik da?

Eskola grebaz, zentako Maulen eskola eta haurtzaintegi pübliko oroen zerratzea deliberatü düan?

Zentako saltegiak igantez zabaltzeko alte bozkatü düan?? eta beste:

Louis Labadot, alkarrizketa osoa:

Zelai sintetikoaz:

Eskolen grebaz:

Iganteetan saltegien zabaltzearen alte?:

 

Previous Next

Espartiñaren etxea, düala 7 urte Michel Etxebest Mauleko auzapez ohiak eramaiten züan xedea zen. Helbürüa Mauleko espartiñaren sormarka baten egitea zen, eta Maule zentroan espartiñaz lantegi, müseo eta turisma bülegoaren ezartea.

Hilabetez eztabaidatü ondoan, Xiberoko haütetsiek projetaren kontre bozkatü düe herri alkargoako xiberoko poloko jüntan, urtarilaren 12an.

Jakitez 2016an projetaren alte bozkatürik izan zela, Michel Etxebest-ek ez dü kunprenitzen nolaz haütetsiak erabaki hortan gibel arrajin diren.

Michel Etchebest: 

Previous Next

Herritarrei haien abisa galtegin deie Mauleko Herriko etxeak eta izigarriko parte hartzea izan da. St François aldeko zübüa bi zentzütan arrezartearen alde bozkatü düe.

Louis Labadot auzapez berriaren xedetan zen herritarren parte harraraztea herriko erabakietan. St-François-ko zübüaz oharrak üken ondoan, Herri galtezketa baten maneran, herritarrek düe zübüaren geroa erabaki.

Herritarrek interesa erakutsi dioie : 3000 bizizale dütüan Mauleko herrian, herritarrak eta komertsanten kontatzez 1400 pertsonek parte hartü düe bozkan.

Louis labadot, Michel Etxebest eta Peio Queheille Mauleko komertsanta: 

Previous Next

Urtarila 12 an bildü dira Xiberoko haütetsiak, hiru gei nausi aipatü dütüe:

- Xiberoko bidea: azken pezaren egiteko, Ezpeize eta Mauleren artean, lanak 2022an hasiko dira.

- Mauleko Espartiñaren etxea: kontre bozkatü düe, beste gisaz arraplantatüko düe projeta.

- Mauleko kabale ehogia: presidenta zen Johañe Etxemendiren joaitea aipatürik izan da eta kabale ehogiak dütüan nekeziak.

Xehetarzünak heben Xabi Elgart Muskildiko haütetsiarekin:

Alkarrizketa osoa: 

Xiberoko bidea aipatzen düan partea :

Mauleko espartiñaren etxea aipatzen düan partea:

Mauleko kabale ehogia aipatzen düan partea: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan