XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Zale joan da astelehen arratseko Mauleko kontseilüa.

2 aipagei baizik ez ziren agertzen : Agerriako eremüan 2 etxerentako lot’en prezioaren apaltzea ; eta mozione bat nun zerbütxü püblikoen gainbehera salatürik den.

San Frantses kolegioko zübüko bidea 2 zentzietan jartea galteginik da herritarrer ere bai.

Bena ez gira aipagei horietan mügatü: ospitalearen alteko güdüka, Mauleko Ehogiako gorabeheretaz, zankobaloko zelaiaren berantaz... (horiek oro puzkaka entzüngai, interesen arabera)

_Beñat Elkegaray oposizioko abertzalea:

_Louis Labadot mera: osoa:

                              -bidearen inkestaz:

                              - ospitalearen alteko gudukaz:

                              -zerbutxu publikoaren alteko mozioaz:

                              -kabale ehogiaz:

                              -Agerriaz:

                            

 

Previous Next

Urtarila lehenaz geroz, Inglaterra ez da haboro Europan!

Kanbiamenak ekarriko badütü ere koronabirüsak dü aktüalitateko leküa orro hartzen, asteharteaz geroz zerraldia ere plantan ezarri beitüe.

Gobernamentüak güti komünikatzen dü brexitarengainen eta berritarzünetaz.

Mementoko kanbiamen handienak mügen igaiteko dira, jente ala salgeientako.

Annie Aguer Altzaiarxa, Cambridge eta Londres-en artean bizi da eta kontatzen deikü nola igaiten den:

Previous Next

Senatürren hauteskundeak baziren aurten, alta ez da nihon ere aipatü, zentako?

Zer egiten düe?

Beren lanaren beharraz ari zaikü besteak beste hebenko senatür den Denise St Pée:

Xiberoko arrenküretaz:

Azken alkarrizketa osoa:

Hirigintza plana eta espartina etxea aipatü düe Xiberoko Poloan

Xiberoko Poloa edo Eüskal Hirigüne Alkargoaren adarra berritan bildü da abentü hontan. Lehen bilküran etxeen eraikitzeko edo hirigintzako plana bazen aipagei, bigerrenean Mauleko espartinen etxeaz erauntsi düe.

2016an bozkaturik izan zen xedea ez da begi honez ikusten arren, dena dela Eüskal Hirigüne Alkargoak Xiberoko Poloko abisa edo bürüpena errespetatüko züala hitz eman dü.

Hortako xiberoko adarrak urtarrilaren 12an bozkatüko dü espartin etxearen xedearen alte ala ez.

Jean Pelle Iriart bilküraren bildüma egiten deikü :

Ikerketa bat bada Agerrian zer igaran den jakiteko

Azken astetan Agerria hanitx aipatürik izan bada 60 bat akziodünek egin leteraren ondotik, joan gira Beñat Elkegaray-rengana bere abisaren galtegiteko. Agerriako administrazio kontseilüan da bai eta herriko etxeko hirugarren taldearen zerrendabürüa. Bere ustez herots hanitx eginik da afera horren üngürüan eta polemika ttipiarazi nahi lüke. Ikerketa bat egiten ari dira jakiteko izan direnez hütsak eta nor diren ogendünak. Bena zenbakiak eta informazioneak gorderik zirela jadanik kanpainan salatzen zütüela ohitarazi deikü.
Aguerriako geroaz doakionez, deusere ez da segürtatürik, hebentik 6 hilabetetan gütienik haboro jakinen da.
Beñat Elkegaray :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan