XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko poloko kanbio eta xedeetaz!

Hauteskundeen ondotik, Xiberoko (polo) alkargoko ordezkari berriek lehen junta igaran astean egin düe.

Hortan barne komunikazioa hobetzea, xiberoaren xede nausien finkatzeko gogoaz, Atharratzeko kültürgüneaz, turismoaz eta bidean diren beste xedeetaz ari zaikü Jean Pelle Iriart ordezkariak:

 

Mauleko herriaren kontüen berri zonbait agertzen!

Mauleko kontseilüa igaran da astelehen hontan.

12 delibero aho batez bozkatü badira, batek bazterrak harrotü dütü!

Hori dela eta Mauleko kontüak gorrian direla eta zorrak nuntik horra diren salatürik izan dira;

Horien berri emaiten deiküe:

-Louis Labadot mera:

-Aitzina Mauleko Beñat Elkegaray:

Mega segagia bat pireneoetan, ondorioak Xiberoko oihanetan

Entzünik düzüe agian, Mega segagia bat sortü nahi da Pirineoetan.

Occitaniako Lannemezanen egin nahi bada, ondorioak ükenen dütü pirineo oroetan

Berri hon bat ekonomikoki  herrientako eta sindikatentako, historikoki sos sartze inportant bat beita egür saltzea

Pirineoetan, historikoki, bagoa da egoxten eta saltzen zen egürra

Bena jadanik “touche pas à ma foret” üngüramenaz axolatzen den elkarteak salatzen dü xede hori handiegi dela Pirineoentako eta oihanak ahültüko dütüala.

Oihan jabeen elkarteak botzik hartzen dü berria, eta beren ustez ONF bezalako egitürak hor dira Oihanaren zaintzeko eta halako xedeen kontrolatzeko

 

Jakes Barreix Xiberoko sindikateko bürüa: 

Michel Castan departamentuko oihan jabe diren elkartearen bürüa: 

Departamentüko Prefeta Xiberoan zen aste huntan

Departamentüko Prefeta Xiberoan zen

Maulen egün asteartean eta Larrainen bihar asteazkenean.

Zerbütxü püblikoak dütü aipatü nahi Eric Spitzek

Bere erranetan, hebentik aitzina dena eginen da horien indartzeko güne oroetan eta partikülarzki baztertürik diren herrietan  Maulen bezala.

Kanbiamen bat ordüan zerbütxü püblikoen ikusteko maneran estadoaren ganik.

Erranetan baizik ez da mementoko, ageriko ondoko hilabeteetan hitz emanik izan direnak jarraikiko düenez

Renée Carrique Idauze mendiko mera eta euskal elkargoako lehen president ordea: 

Eric Spitz prefeta: 

Previous Next

Frantziako gobernüak ekonomiaren builtarazteko 100 miliar euroko plan bat jarri dü;

horren lagüngoaren aidürü egon beno hobe idei berrietan bermatzea JJ Etxeberri Llargo ODACE alkartebürüaren arabera.

Horiek hola,xiberoko ekonomiaren aldetik, covid planeta nola gaintitü da?

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan