Pariseko komünak xüxenezko demokrazia bat plantan jarri züan aste zonbaitez Pariseko herrian.
1870 urtean, Frantziak Prüsiaren kontreko gerla galdü eta, herritarrak behartxü dira. Ez düe gerla galtze hori honartzen, eta Adolphe Thiers ordüko gobernamentü bürüak herriko kanuak arra bildü nahi dütülarik, herritarrek bürü egiten dioie.
Ordüan da abiatzen Pariseko komüna. Xüxenezko demokrazia bat sortzen da herrian, 72 egünez.
Komunar edo federatüek, izentatürik diren bezala, lantegiak langileen eskü bilkarazten dütüe. Dohainik den züzentasün bat aitzin ikusten da, eta eskolak beharrezkoak, dohainik eta laikoak bilakatzen dira. Elizetan eztabaidak antolatzen dira emazte eta gizonen artean.
Bena ordüko gobernamentü ofizialak armada Pariserat igorten dü. Maiatzaren 21ean, Versailleko armada Parisen sartzen da eta aste odoltsüa abiatzen da. Errepresio bortitza da eta milaka hil egiten dütü. Azken komünar-ak Père Lachaise izeneko hil herrian ehorik dira. Besteak Frantses kolonietarat preso igorririk dira.
Robert Elizondo historialariak ordüko giroa zehazten deikü :
Komünar edo federatüen artean, eüskaldünak ere bai agertü dira. Horietan 4 xiberotar Komünan parte hartzeagatik kondenatürik izan dira : Mauleko Bolonde Bernard, Lamperière Jules Célestin Hyppolyte, Vavasseur Guillaume eta Mendikotako Alciet Raymond.