- Politika
- Agerraldiak: 2179
Lehen gaxki hartzeak Mauleko kontseilüan!!
Herriko kontseilüko lehen bilküran, komisio/lantalde esberdinak eraikiak izan dira. Oposiziokoeri lekü bat emanik izan zaio komisio bakotx, salbü Xiberoko Poloko lantaldean, non eta hamar ordezkariak gehiengoaren aldekok izanen diren.Jakin, komisio hontako kideek dütela botza emanen, Xiberoak, E.H.ko herri elkargoan dütükean delegatüen izentatzeko.Louis Labadok, beren bürüa Lürralde Elkargoako lehendakaritzara aurkeztü nahi dü, eta bere alte diratekean ahal denik eta bozkazale gehien üken nahiz dü, komisio hau bere esküetan etxeki nahi.
Hautsak harrotü dütüan beste püntüa izan da, aüzapez eta zinegotxien indemnisazio/ordaintzeen goratzea. Erabakia legeak bermatzen balinbadü, oposizioak gaixki hartü dü, azpimarratüz, herriak badüala beste beharrik. Damü sarien goratzeak, 32.000 euroko kosta ükenen dü herriko aitzin kontüetan.
Louis Labadot mera:
Beñat Elkegaray oposizioko haütetsia: