Berriak

Bada 100 egün Mauleko kontseilüan gehiengo berria dela. Union citoyenne alderdiak 100 egünen epe hori baliatu dü bilantto baten egiteko, baita xedeelibat aipatzeko ere.
Louis Labadot mera:
Prentsaitzinak iraün dütüan 2 orenetan, zonbaki hanitx emanik izan dira ; kontüak lüze eta zabal aipatü beitira.
Hots Mauleko zorrak lazgarri handiak direla, eta inbestizamentüentako mügaturik direla.
Hortako aitzinaturik diren zonbakiak, ofizialak, oro ikusgai dira herritar oroen partetik, herriko etxean.
Departamentüko CGT sindikatak bere urteko biltzarra antolatü dü Irabarneko jauregian.
Jentez beterik zen gela hortan zen ere bai Filip Martinez frantzia heineko sindikatübürüa.
Euskal herrian izanki, (eta beste kazetalariek sindikalgintzari loturik ziren galtoak egiten zütüenez) gük hebenko arrenküretaz galto pausatzeko parada baliatü dügü; hots bake prozesüaz eta eüskaraz; beste galtorik pausatzeko 'dekeküa' üken beitügü;
Halere beste telebista, irrati eta kaxetalarien artean 2 galto pausatzera ausartu gira, ürrentzea egürüki gabe, bestaldietan denbora eskazagatik ezkapatü behar direla erraiten beitüe.
Behatzez prentsaintzin ondokoa nola igaran den intelegatüko düzüe:
(beste kazetalarien frantsesezko galtoak eüskaratürik dira)
Astean lan denbora 32 orenetara eraistea, hilabete sariak emendatzea ere aipatürik izan da CGT'ren xedeetan.
Mauleko kontseilüa igaran da astelehen hontan.
12 delibero aho batez bozkatü badira, batek bazterrak harrotü dütü!
Hori dela eta Mauleko kontüak gorrian direla eta zorrak nuntik horra diren salatürik izan dira;
Horien berri emaiten deiküe:
-Louis Labadot mera:
-Aitzina Mauleko Beñat Elkegaray:
Hauteskundeen ondotik, Xiberoko (polo) alkargoko ordezkari berriek lehen junta igaran astean egin düe.
Hortan barne komunikazioa hobetzea, xiberoaren xede nausien finkatzeko gogoaz, Atharratzeko kültürgüneaz, turismoaz eta bidean diren beste xedeetaz ari zaikü Jean Pelle Iriart ordezkariak:
Departamentüko Prefeta Xiberoan zen
Maulen egün asteartean eta Larrainen bihar asteazkenean.
Zerbütxü püblikoak dütü aipatü nahi Eric Spitzek
Bere erranetan, hebentik aitzina dena eginen da horien indartzeko güne oroetan eta partikülarzki baztertürik diren herrietan Maulen bezala.
Kanbiamen bat ordüan zerbütxü püblikoen ikusteko maneran estadoaren ganik.
Erranetan baizik ez da mementoko, ageriko ondoko hilabeteetan hitz emanik izan direnak jarraikiko düenez
Renée Carrique Idauze mendiko mera eta euskal elkargoako lehen president ordea:
Eric Spitz prefeta:
